160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Alkateordeak izendatzea

Lekunberriko Udaleko alkateak, ekainaren 22ko 76/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki du alkateorde hauek izendatzea:

Lehen alkateordea: Mikel Betelu Gorostegui.

Bigarren alkateordea: Miren Jasone Goikoetxea Arregui.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Lekunberrin, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2310576