157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

258E/2023 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, alde batetik, 41.736,98 euro gehitzen dizkiona Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. SEM Investigo 2023 Programa" izeneko deialdian baimendutako gastuari, eta bestetik, luzatzen dituena eskaerak aurkezteko eta laguntza eman ondoren dokumentazioa aurkezteko epeak. DDBN identifikazioa: 678935.

AURREKARIAK

Investigo 2023 laguntza hau Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 23. osagaiaren (Lan merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak) 1. inbertsioaren barruan sartzen da. Ekimen honek Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (Council Implementing Decision-CID) eranskinaren 342. helburua lortzen laguntzen du: 2025. urtea bukatu baino lehen 18.300 pertsonak izatea 1. inbertsioko programak bukaturik, eta 21.900 pertsonak parte hartzea.

Hauek dira ekimenaren identifikazio datuak:

23. osagaia

Lan merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak

C23 neurria. I1.

Gazteen enplegua. Ikerketa-programa (INVESTIGO)

Ekimenaren kodea (CRU)

C23.I1.P03.S15.01 (behin-behineko azpiproiektua)

Entitate betearazlea

GE0001267 Nafarroako Gobernua

Organo arduraduna

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

Erakunde erabakitzailea

Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioa

Laguntza hauen xedea da diruz laguntzea enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik dauden gazteen kontratazioa (16 eta 30 urte bitartekoak), ikerketa- eta berrikuntza-lanak egin ditzaten. Laguntzen helburua da ikertzaile gazte horiek lan munduan sartzea, ikerkuntzako eta teknologiako langile gisa parte hartuz Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileek garatzen dituzten I+G+b jardueretan eta laguntza-lanetan. Horrez gainera, SINAIko eragile horien ikerketa eta berrikuntza arloko gaitasunak indartzen lagunduko da.

INVESTIGO 2023KO KREDITUA HANDITZEA

Berrikuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 28an emandako 18E/2023 Ebazpenaren bidez, "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. SEM Investigo 2023 Programa" izeneko deialdia onetsi zen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, eta 2.333.619 euroko kreditua esleitu zitzaion hasiera batean (2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa).

Ebazpen berean jasotzen zen deialdira 200.000 euro gehiago bideratzen ahalko direla gehienez.

"Investigo 2021" deialdia bukatu delarik (2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, argitaratua), I+G+b Zerbitzuak proposatu du deialdi horretan izan den kreditu-gerakina (41.736,98 euro) erabiltzea "Investigo 2023" deialdirako baimendutako gastua handitzeko.

EPEAK LUZATZEA

"Investigo 2023" deialdiaren 9.1 oinarriak ezartzen du laguntzak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean bukatuko dela, eta 12.2 oinarrian ezartzen da laguntzaren erakunde onuradunaren eta ikertzailearen arteko kontratua 2023ko irailaren 30a baino lehen formalizatu behar dela.

Ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (144. zk.), argitara eman zen ekainaren 14ko TES/629/2023 Agindua, zeinaren bidez lurraldeka banatzen baitira, 2023ko ekitaldi ekonomikorako, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoarekin finantzatutako kreditu batzuk, autonomia erkidegoek kudea ditzaten, hain zuzen ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako osagai hauen esparruan inbertsio-proiektuak gauzatzekoak: 19. osagaia (Gaitasun digitalen plan nazionala) eta 23. osagaia (Lan merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak).

Agindu horren 2.2 artikuluan ezartzen da ezen agindu horren beraren bidez, abuztuaren 19ko TES/897/2021 Aginduaren bidez (Investigo 2021) eta maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez (Investigo 2023) banatutako kredituak betearazten ahalko direla harik eta CID helburu eta inbertsio-proiektu bakoitza betearazteko ezarritako gehieneko epea amaitu arte, zeina IV. eranskinean jasota baitago.

IV. eranskin horren arabera, Investigo programa gauzatzeko epea 2025eko laugarren hiruhilekora artekoa da. Horrek esan nahi du data horretan bukatuak egon beharko dutela diruz lagundutako kontratu guztiek eta justifikatutako programa osoak.

Beraz, "Investigo 2023" laguntzak hobeki gauzatzeko, proposatzen da laguntzak eskatzeko epea 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzea eta kontratua aurkezteko epea, berriz, 2024ko otsailaren 29ra arte.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Azalpen zatian jasotako arrazoiak direla eta, 41.736,98 euro gehitzea Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. SEM Investigo 2023 Programa" izeneko deialdiaren kredituari, indarreko gastu aurrekontuen partida honen kargura: G20001-G2100-4819-467312 [PEP: E-21/000417-01]: "SEM Langileak kontratatzeko laguntzak: INVESTIGO".

2. Eskaerak aurkezteko epea eta, laguntzak eman ondoren, behar den dokumentazioa aurkezteko epea ere luzatzea, eta, horrenbestez, "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. SEM Investigo Programa" izeneko 2023ko deialdiaren 9.1 eta 12.2 oinarriak aldatzea. Oinarri horiek honela idatzita geldituko dira:

9. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta deialdirako dagoen kreditu erabilgarria agortzen denean bukatuko da, eta, betiere, 2023ko abenduaren 31n. Eskaerak aurkezteko epearen bukaera laguntzen fitxan jakinaraziko da, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

12. oinarria.–Dokumentazioa aurkeztea laguntza eman ondoren.

2. Laguntza emanen dela jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, edo 2024ko otsailaren 29a baino lehen (baldin eta bi hilabeteko epe hori 2023ko abenduaren 31a baino geroago amaitzen bada), onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Sinaturiko kontratuaren kopia.

b) Nafar-Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako lan eskaintza edo eskaintzaren identifikazioa.

c) Kontratatutako pertsona Gazte Bermearen Erregistro Nazionalean inskribaturik dagoela justifikatzen duen agiria.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, 7.5 oinarriari buruzkoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2023ko uztailaren 5ean.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2310413