157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Itzagaondoko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Alkatea: bileretara joategatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste ordainketa batzuengatik alkateari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %59,71 gehienez. Zenbateko hori, betiere, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 7.640,60 euro da 2023rako (3.820,30 euro urteko bigarren seihilekorako).

Zinegotziak: honako hau da zinegotziei, oro har, ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %40,29. Zenbateko hori, betiere, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 5.155,34 euro da 2023rako (2.577,67 euro urteko bigarren seihilekorako).

Bileretara joateagatik ordaintzen zaizkien kopuruak pagatuko zaizkie hiruhilabetekoak betetakoan, hiruhileko bakoitzean justifikatutako bertaratzeen arabera.

Osoko bilkuretara edo lan-batzordeetara joateagatik, 200 euro ordainduko da bilera bakoitzeko.

Alkateak edo zinegotziek ez badute urte osoa egiten beren karguan, dagokien urteko zenbatekoa hainbanatu eginen da, karguan egondako hilabeteen proportzioan.

Itzagaondoan, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2310430