157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Caparrosoko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ezartzea ondoko ordainsariak eta bilkura-sariak, Udalbatzako kideek jasotzekoak, baita Alkatetzaren dedikazioa ezartzea ere:

Lehena.–Ezartzea Carlos Alcuaz Monente alkatea dedikazio esklusiboan ariko dela, 40.000,08 euroko ordainsari gordina izanik urtean, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin; 14 pagatan ordainduko zaio, kanpoan dela Gizarte Segurantza. Hala, 2.151,35 euroko ordainsari garbia izanen du hilabetean, eta urtero berrikusiko da, Udalbatzaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

Bigarrena.–Beren karguetan dedikazio esklusiboan edo partzialean aritzen ez diren zinegotziek 55 euro eskuratuko dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik, eta 75 euro lantalde bakoitzera joateagatik; urtero izanen da gorakada, KPIaren arabera.

Argitara ematen da, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Caparroson, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2310449