157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

2023rako lan publikoaren eskaintza

Martzillako Udaleko Alkatetzak 2022ko uztailaren 18an eman 2023-0693 Ebazpenaren bitartez, 2023ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hona hemen lanpostuak:

Funtzionarioak.

LANPOSTUAREN IZENA

KODEA

TALDEA

Administrari-ofiziala

Administrazio Orokorra

01-04

F

Lan-kontratudun finkoak.

LANPOSTUAREN IZENA

KODEA

TALDEA

Administrari-ofiziala

Administrazio Orokorra

01-05

LKF

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluarekin eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 70. artikuluarekin (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege-Dekretuak onetsia).

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2023ko uztailaren 18an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2310729