151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17E/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 695189.

Ikasketa ez-formalak aitortzeko prozedura arautzen duen oinarrizko esparruan funtsezko aldaketak egin dira berriki. Hala, 1224/2009 Errege Dekretuan –uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzkoa–, hasierako bertsioan, bai ebaluatu eta egiaztatu beharreko gaitasun unitateak, bai parte-hartzaileen kopurua mugatzen zituzten deialdi puntualen sistema bat aurreikusten zen. 1224/2009 Errege Dekretuak –martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretua, 1224/2009 Errege Dekretua aldatzen duena– aurreko arauan egindako aldaketek malgutasun handia eman dute prozeduran. Ondorioz, prozedura irekia izatera pasatu da eta lanbide-heziketako eskaintzan sartutako gaitasun unitate guztiei irekia. Urrats garrantzitsua da, izangaiari aukera ematen baitio, orientazioa eta aholkularitza jaso ondoren, bere profilerako gaitasun unitate komenigarrienak zein diren erabakitzeko, eta, hala, horien ebaluaziora zuzentzeko.

Prozeduran egindako funtsezko aldaketez gain, gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko tresnaren erabilera bultzatzeko borondate sendoa dago, erabiltzaileen kopuruan berehalako jauzi kuantitatibo bat lortzeko. Horretarako, bai prozedurarekin zerikusia duten administrazio-organoek, bai lanbide-heziketako eredu konbinatuan espezializatutako ikastetxeek partaidetza aktiboa izan behar dute prozeduran aurreikusitako zereginetan.

Era berean, egungo egoerak eskatuta, eragile sozial eta ekonomikoek, merkataritza-ganberek eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkatuta dauden beste entitate eta erakunde batzuek beste ahalegin handi bat egin behar dute, Lanbide Heziketan inplikatutako gizarte-sarearen parte gisa eta beren jardun-eremuaren barruan, prozeduran aurreikusitako lanak eraginkortasunez garatzen laguntzeko. Horrek gizarte osoari eginen dio mesede, Nafarroako herritarren enplegagarritasunean eta enpresen lehiakortasunean aurrera egitea ahalbidetuz.

Deialdi honen bidez, ahalegin gehigarri hori babesteko asmoa dago, dirulaguntzak emanez eragile sozial eta ekonomikoak, merkataritza-ganberak eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkatuta dauden beste entitate batzuk, beren jardun-eremuaren barruan, gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko tresnarekin lotutako sustapen-, bultzatze- eta garapen-zereginez arduratu ahal izan daitezen.

Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasuna-Next Generation EU funtsek finantzatzen dituzte, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ikusirik Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren 2023ko ekainaren 5eko txostena, deialdiaren oinarri arautzaileak onesteari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onartzea. Oinarriak ebazpen honi atxikitako eranskinean jasota daude.

2. 2.000.000,00 euroko gastua baimendu eta bideratzea. Aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaeren arabera, jarraian adierazten den moduan:

2023

2024

900.000,00

1.100.000,00

2023rako zenbatekoa indarreko aurrekontuko P-21/000320 kodea duen 422002-43200-4819-322E00 "SEM Egiazta: Egiaztapen-ekintzetarako dirulaguntza" partidaren kontura izanen da. 2024ko aldirako, urte horretako ekitaldi ekonomikorako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina honako hauei helaraztea: Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Atalari, Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

5. Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka, hala nola haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

Lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko ekintzak egiteko dirulaguntza

1.–Xedea.

1.1. Orokorra.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman 2023. eta 2024. urteetan lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak egiteko dirulaguntzak.

1.2. Berariazkoa.

Deialdi honen xedea honako hau da: Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkatuta dauden enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei dirulaguntzak ematea, beren jardun-eremuaren barruan lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko ekintzak egin ditzaten, baita ekintza horiek ongi egiteko beharrezkoak diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak ere.

Jarduerak 3 modalitatetan banatzen dira:

–1. modalitatea: informazio- eta orientazio-fasean laguntza teknikoa ematea.

–2. modalitatea: onarpen- eta inskripzio-fasean laguntza teknikoa ematea.

–3. modalitatea: aholkularitzako eta lanbide-gaitasuna ebaluatzeko prozedura garatzeko fasean laguntza teknikoa ematea.

2.–Entitate onuradunak.

Honako hauek izan ahalko dira ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzen entitate onuradunak:

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkatuta dauden enpresaburuen elkarteak eta sindikatuak.

–Aurreko paragrafoan definitutako entitateetako erakunde federatuak edo konfederatuak.

3.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Onuradun izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hori garatzeko erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuari jarraituz onuradun izateak dakartzan eskubide eta betebehar guztiak beren gain hartzea.

b) Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa betetzea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitako debeku-egoeretan ez egotea.

d) Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan dauden enpresa eskatzaileek ez dira onuradun izaten ahalko aipatutako legean aurreikusitako ordainketa epeak betetzen ez badituzte. Lege horrek merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu.

Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.

Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

e) Zorrik ez izatea administrazioarekin laguntzak edo maileguak itzuli behar izateagatik eta, orobat, ez egotea berreskuratze agindu baten zain, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpoko eta barne merkatuarekin bateraezin deklaratzeko erabakia hartu ondoren.

f) Helbide fiskala eta zentro operatibo nagusia Espainian izatea eta, gutxienez, dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiten diren bitartean mantentzea.

4.–Dirulaguntzaren xede diren ekintzak.

4.1. Deialdi honen ondorioetarako, honako jarduera hauek izanen dira diruz laguntzeko modukoak:

–1. modalitatea: informazio- eta orientazio-fasean laguntza teknikoa ematea.

Prozedurari, prozeduraren faseei eta sarbideari, izangaien eskubide eta betebeharrei, lor ditzaketen egiaztapen ofizialei eta horien ondorioei buruzko informazioa eta orientabidea eskatzen duten guztiei erantzuteko jarduera dibulgatiboak. Informazio eta orientabide horien bidez, izangaiei prozeduran parte hartzeari buruzko erabaki oinarritu bat hartzea erraztuko zaie, eta, kasuaren arabera, prozeduraren hasieran eta garapenean lagundu eginen diete.

Langileek, haien lan-egoera edozein dela ere, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan parte-hartze handiagoa izatea da helburua.

Aurreko apartatuan deskribatutako helburua lortzeko, honako jarduera hauek egitea proposatzen da:

–Langileei lan-esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bitartez bereganatutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko etengabeko prozeduraren berri ematea.

–Langileei orientabidea eta laguntza ematea prozeduran inskribatu arte. Honako alderdiei buruzko beharrezko orientabidea ematea: prozeduran eskabide bat aurkezteko bete behar diren baldintzak, aurkeztu behar den dokumentazioa, prozeduraren faseak, nola garatzen den, zer eskubide eta betebehar dituzten, zer egiaztapen ofizial lor ditzaketen eta zer ondorio dituzten.

–Langileei egiaztapen-prozesuan parte hartzeko eskaera telematikoa aurkezteko behar den dokumentazioaren ereduak eta adibideak ematea.

–Nafarroako Foru Komunitateari eskaera bat aurkeztu nahi dioten pertsona interesdunen dokumentazioa berrikustea.

–Prozedura ezagutarazteko gutxienez lau prestakuntza-jardunaldi egitea, haiek, era berean, beren lantokietako plantillei prozeduraren berri eman ahal izan diezaieten.

–Prozedura hedatzeko materialak diseinatzea.

–Langileei eta haien ordezkariei lanbide-kualifikazioa lortzeko eta etengabe ikasteko dituzten eskubide eta baliabideen berri ematea.

2. modalitatea: onarpen- eta inskripzio-fasean laguntza teknikoa ematea.

Diruz lagunduko diren ekintzen xedea honako hau izanen da: onarpen- eta inskripzio-faseak egitea, entitate horren bitartekaritzaren bidez izangaiak egiaztapen-prozedura abiatu dezan.

Horretarako, honako jarduera hauek egitea proposatzen da:

–Langileei haien lan-esperientziari eta/edo prestakuntza ez-formalari dago(z)kion kualifikazioa(k) identifikatzeko informazioa eta orientabidea ematea.

–Langileei prozeduran parte hartzeko eskaera aurkezteko eskakizunei, prozeduraren faseei, horien garapenari, izangaien eskubide eta betebeharrei, lor ditzaketen egiaztagiri ofizialei eta horien ondorioei buruz behar duten orientabidea ematea.

–Izangaiari prozeduran parte hartzeko eskabidean laguntzea eta inskribatzea, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu-katalogoko izapideen fitxaren bidez edo indarrean dagoen araudian aurreikusitako beste edozein bitartekoren bidez.

–3. modalitatea: aholkularitzako eta lanbide-gaitasuna ebaluatzeko prozedura garatzeko fasean laguntza teknikoa ematea.

Ekintzen helburua da langileen edo lanbide-gaitasuna prestakuntza-bide ez-formalen bitartez berenganatu duten pertsonen lanbide-gaitasunak hobetzea, lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak garatuz. Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedura hiru ekintza arlotan banatuta dago. Honako hauek dira:

a) Antolatzeko, hedatzeko eta izangaiek izena emateko eta onartzeko fasea.

b) Aholkularitza fasea.

c) Ebaluazio fasea.

Hitzarmen honen xedea betetzen dela bermatzeko, entitate onuradunek honako jarduera hauek egiteko konpromisoa hartzen dute:

1. Enpresen eta langileen artean –landunak eta langabeak– lan-esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura hedatzea eta ezagutaraztea, beren ordezkarien bitartez. Halaber, enpresak edo langileak beharrezkotzat jotzen duen prestakuntzaren urrats osagarri bat dela jakinaraztea.

2. Langileei prozeduran parte hartzeko eskaera aurkezteko eskakizunei, prozeduraren faseei, horien garapenari, izangaien eskubide eta betebeharrei, lor ditzaketen egiaztagiri ofizialei eta horien ondorioei buruz behar duten orientabidea ematea.

3. Langileei haien lan-esperientziari eta/edo prestakuntza ez-formalari dago(z)kion kualifikazioa(k) identifikatzeko informazioa eta orientabidea ematea.

4. Prozeduran parte hartzeko eskabidean laguntzea, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko izapideen fitxaren bidez edo indarrean dagoen araudian aurreikusitako beste edozein bitartekoren bidez.

5. Hezkuntza Departamentuak Nafarroan baimendutako lanbide-arloetako lanbide heziketako eskaintzako kualifikazioetako gaitasunak ebaluatzeko, onartzeko eta egiaztatzeko prozeduretan inskribatzeko eskatu duten pertsonek horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztenez egiaztatuko du, eta baldintzak betetzen dituzten pertsonak onartuko ditu.

6. Prozedurako fase guztiak egitea: Lan-esperientziaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 15. artikulutik 20.era bitartean araututako aholkularitza eta ebaluazioa.

4.2. Diruz laguntzekoak diren ekintzak, hiru modalitateetakoak, dirulaguntza ematen den egunetik aurrera hasten ahalko dira, eta kasu guztietan 2024ko maiatzaren 31n bukatu behar dira.

4.3. Ekintzak Lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz eginen dira.

5.–Ekintzen helburua.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzen helburuak honako hauek dira: langileek lan-esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren berri izatea, eta enpresek garbi ikustea prozedura horrek abantailak dakarzkiela. Horren guztiaren bidez, egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitzeko asmoa dago, haien prestakuntza-ibilbidearekin jarraitu ahal izan dezaten. Helburu horretarako neurketa adierazleak honako hauek dira: 5.000 pertsonari informazioa eta orientabidea ematea, 9.000 gaitasun-unitate ebaluatzea lortzeko.

6.–Aurrekontu zuzkidura.

Deialdi honen xede diren jarduerak diruz laguntzeko guztizko zenbatekoa bi milioi eurokoa da (2.000.000,00 euro).

7.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

7.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira, "2023-2024an lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak egiteko dirulaguntza" deialdiko tramite-fitxaren ‘Tramitatu’ aukeraren bidez. Aukera hori Nafarroako atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen atalean dago. Eskaeraren inprimakia aipatutako fitxan dagoen eskaeraren eredu normalizatua da (deialdi honen D eranskinean agertzen da).

7.2. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:

a) Adierazpena, dioena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo emandako dirulaguntzen gaineko adierazpena.

c) Adierazpena, dioena eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duela.

Eskaera sinatzean jarriko dira indarrean adierazpen horiek.

7.3. Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen du(t)en pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Ziurtagiria, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak daudela dioena.

c) Aurrekoaz gain, Hezkuntza Departamentuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

d) Gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurari lotutako sustapen- eta bultzatze-jarduketen eta jarduera horiek behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren koordinazio- eta kudeaketa-lanen plana. Honako elementu hauek jaso beharko ditu:

–Lortu beharreko helburuen eta sustapen- eta bultzatze-ekintzak gauzatzeko egin beharreko ekintzen zehaztapena, baita jarduera horiek behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren koordinazio- eta kudeaketa-lanena ere.

–Jarduera-planaren egituraketa eta hedapenaren definizioa.

–Espero diren emaitzak eta jarduera-planaren jarraipen- eta ebaluazio-adierazleak (jardunaldi eta solasaldi kopurua, orientatu beharreko pertsonen kopurua, inskribatu beharreko pertsonen kopurua, aholkatu/ebaluatu beharreko pertsonen kopurua, egiaztatu beharreko kualifikazio-unitateen kopurua...).

7.4. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

8.1. Dirulaguntzarako eskaera aurkeztu ondoren, deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua egiten ahalko zaie eskaera zuzen dezaten, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

8.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

9.–Dirulaguntzak instruitzeko eta kudeatzeko organo arduraduna.

Deialdi honetako dirulaguntzak instruitzeko eta kudeatzeko organo arduraduna Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko Zuzendaritza da.

10.–Balorazio irizpideak.

Laguntzak emateko prozedura bigarren oinarri arautzailean ezarritako entitate onuradun potentzialek aurkeztutako eskaeren arteko norgehiagoka izanen da, eta publizitate, gardentasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarrituko da.

Jarduera-planaren balorazioa egiteko, honako irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira aintzat:

a) Helburuen garrantzia eta jarduera-planean zehaztutako ekintzen egokitasuna. Helburuek deialdiaren xedearekiko loturaren arabera duten garrantzi-maila kontuan hartuko da, eta sustapen- eta bultzatze-jarduerak gauzatzeko egin beharreko ekintza zehatzen egokitasuna baloratuko da (gehienez 4 puntu).

b) Jarduera-plana hedatzeko eta gauzatzeko jarraitu beharreko egitura eta metodologiaren egokitasuna (gehienez 3,5 puntu).

c) Jarduera-planaren jarraipen- eta ebaluazio-adierazleen egokitasuna (gehienez 2,5 puntu).

11.–Balorazio batzordea.

Balorazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako irizpideen arabera. Batzordeak honako kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Sonia García Cifuentes andrea, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendaria, edo haren ordezkoa.

Idazkaria: Rosa Caballero Domínguez andrea, Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Ataleko burua, edo haren ordezkoa.

Batzordekideak:

Esther Monterrubio Ariznabarreta, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

Ujué Díaz Marín andrea, Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoko burua, edo haren ordezkoa.

Ruth Baños Sesma andrea, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko teknikaria, edo haren ordezkoa.

Mercedes Vilches andrea, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko teknikaria, edo haren ordezkoa.

12.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

12.1. Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Ildo horretan, aurkeztutako eskabide guztiak alderatuko dira eskarien lehentasun-ordena ezartzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak kontuan harturik, eta 0 puntutik 10era bitartean emanen zaizkie.

12.2. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren helburuak betetze aldera, dirulaguntzak honako ordena honetan esleituko dira:

1. 3. modalitatera aurkezten diren entitateak.

2. 2. modalitatera aurkezten diren erakundeak.

3. 1. modalitatera aurkezten diren erakundeak.

Laguntzak kreditu erabilgarria agortu arte emanen zaizkie, oinarri honetako 12.3, 12.4 eta 12.5 apartatuetan ezarritako mugekin, gutxienez 5 puntu lortu dituztenen artean aipatutako irizpideak aplikatuta balorazio onena lortu dutenei.

12.3. 1. modalitatea: horrekin lotutako gastuak finantzatzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, gutxienez 2 orduko dibulgazio-jardunaldi bakoitzeko, honako hau izanen da:

–300 euro, 10-50 pertsonari zuzenduta badaude.

–500 euro, 50-100 pertsonari zuzenduta badaude.

–700 euro, gutxienez 100 pertsonari zuzenduta badaude.

Egiaztapen-prozedurarako izangaiak erakartzeko helburuarekin egindako jardunaldi, saio eta tailerren dibulgazio, zabalkunde eta publizitate gastuak izanen dira diruz lagungarriak. Entitateak bere planean adierazi beharko du zer aurrekontu erabiliko duen hedapen- eta publizitate-ekintza horietarako.

Entitate onuradunak bere gain hartuko ditu jarduerak behar bezala garatzeko egin beharreko joan-etorriek eragindako otordu- eta bidaia-gastuak.

Entitate bakoitzari gehienez ere 18.150,00 euroko dirulaguntza emanen zaio modalitate honetarako.

12.4. 2. modalitatea: horrekin lotutako gastuak finantzatzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, gutxienez 2 orduko dibulgazio-jardunaldi bakoitzeko, honako hau izanen da:

–300 euro, 10-50 pertsonari zuzenduta badaude.

–500 euro, 50-100 pertsonari zuzenduta badaude.

–700 euro, gutxienez 100 pertsonari zuzenduta badaude.

Egiaztapen-prozedurarako izangaiak erakartzeko helburuarekin egindako jardunaldi, saio eta tailerren dibulgazio, zabalkunde eta publizitate gastuak izanen dira diruz lagungarriak. Entitateak bere planean adierazi beharko du zer aurrekontu erabiliko duen hedapen- eta publizitate-ekintza horietarako.

Entitate onuradunak bere gain hartuko ditu jarduerak behar bezala garatzeko egin beharreko joan-etorriek eragindako otordu- eta bidaia-gastuak.

Entitate onuradunari 72 euro ordainduko zaizkio inskripzioa formalizatzen duen pertsona bakoitzeko, entitate horren bitartekaritzaren bidez egiaztapen-prozeduran aurkeztutako dokumentazioa egokia dela egiaztatu ondoren.

Entitate bakoitzari gehienez ere 26.862,00 euroko dirulaguntza emanen zaio modalitate honetarako.

12.5. 3. modalitatea: horrekin lotutako gastuak finantzatzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, gutxienez 2 orduko dibulgazio-jardunaldi bakoitzeko, honako hau izanen da:

–300 euro, 10-50 pertsonari zuzenduta badaude.

–500 euro, 50-100 pertsonari zuzenduta badaude.

–700 euro, gutxienez 100 pertsonari zuzenduta badaude.

Egiaztapen-prozedurarako izangaiak erakartzeko helburuarekin egindako jardunaldi, saio eta tailerren dibulgazio, zabalkunde eta publizitate gastuak izanen dira diruz lagungarriak. Entitateak bere planean adierazi beharko du zer aurrekontu erabiliko duen hedapen- eta publizitate-ekintza horietarako.

Entitate onuradunak bere gain hartuko ditu jarduerak behar bezala garatzeko egin beharreko joan-etorriek eragindako otordu- eta bidaia-gastuak.

Entitate onuradunari 72 euro ordainduko zaizkio inskripzioa formalizatzen duen pertsona bakoitzeko, entitate horren bitartekaritzaren bidez egiaztapen-prozeduran aurkeztutako dokumentazioa egokia dela egiaztatu ondoren.

Halaber, 168 euro emanen dira entitate horrek kudeatutako egiaztapen-prozesuetan izangai bati aholkularitza eman edo ebaluatu zaion gaitasun unitate bakoitzeko.

Entitate bakoitzari gehienez ere 500.000 euroko dirulaguntza emanen zaio modalitate honetarako.

13.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

13.1. Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, instrukzio organoari eskabideen balorazioaren emaitza jakinaraziko dio. Instrukzio organoak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari dirulaguntza emateko behin-behineko proposamena eginen dio, eta horrek dirulaguntza emateko behin-behineko ebazpena emanen du. Ebazpen hori entitate bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaio eta deialdiaren webguneko fitxan argitaratuko da.

13.2. Ebazpen horren aurka egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira, 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta ondoko egunetik aurrera.

Interesduna ez bada edukira sartu 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Hala, prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo entitate hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

13.3. Balorazio Batzordeak aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, instrukzio organoak dirulaguntza emateko behin betiko proposamena eginen du. Proposamen horretan, dirulaguntza jasotzekoak diren eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoak adierazi beharko dira, edo, kasuaren arabera, ezetsi eta ukatu diren eskaerena, dagokion ebazpenean zehaztuko diren arrazoiengatik.

Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta deialdiaren webguneko fitxan argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, ebazpen hau indarrean jartzen den egunetik aurrera.

Prozeduraren ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

14.–Dirulaguntzen justifikazioa.

14.1. Deialdi honetako dirulaguntzen entitate onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 2023ko azaroaren 13a baino lehen eta 2024ko ekainaren 30a baino lehen:

a) Jarduera-memoria: dokumentu honetan, dirulaguntzaren babesean egindako jardueren deskribapen xehatua jasoko da, eskabidearekin batera aurkeztutako jarduera-planean jasotako jardueren banakapenaren arabera. Era berean, jarduera-planean ezarritako adierazleen arabera lortutako emaitzak zehaztuko dira. Nolanahi ere, egindako ekintzen kopurua adierazi beharko da. Ekintzak egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da (informatutako pertsonaren NANa eta sinadura biltzen dituen agiri bat, aktak, sinadura-orriak, argazkiak, publizitatearen eta zabalkundearen probak...). (1., 2. eta 3. modalitateak).

b) Justifikazioko memoria ekonomikoa. Dokumentu horrekin batera honako justifikazio dokumentazio hau aurkeztuko da:

Fakturak, dagozkien ordainagiriekin, eta egindako gastuak egiaztatzeko beste edozein gastu-egiaztagiri, legez onartua, betiere gastuak emandako dirulaguntzari egozgarriak bazaizkio. (1., 2. eta 3. modalitateak).

c) Prozeduran inskribatutako eta onartutako pertsonen kopuruari buruzko justifikazio-dokumentazioa. Dirulaguntza gauzatzeko epean, pertsona bera behin bakarrik inskribatzen ahalko da prozeduran (2. eta 3. modalitateak).

d) Aholkatutako eta/edo ebaluatutako pertsonen kopuruari buruzko justifikazio-dokumentazioa. (3. modalitatea).

14.2. Egiaztagiriak Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektroniko orokorraren bidez.

14.3. Entitate onuradunek jatorrizko egiaztagiri guztiak gordeta izan beharko dituzte eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskura, azken horrek eskatzen duenerako.

15.–Dirulaguntzen ordainketa.

15.1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, 2023ko abenduan, 2023ko urriaren 31ra arte egindako ekintzen justifikazioa aurkeztu ondoren.

b) Bigarren ordainketa, 2024ko uztailetik aurrera, 2024ko maiatzaren 31ra arte egindako ekintzen justifikazioa aurkeztu ondoren.

15.2. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako eskakizun guztiak betez gero bakarrik eginen dira ordainketak; organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori. Era berean, deialdian edo dirulaguntza emateko ebazpenean eskatzen diren agiriak aurkezteko ere eskatzen ahalko da ordainketak egiteko baldintza gisa.

15.3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Nafarroako Foru Komunitateko dagokion datu-basean agertu beharko du.

16.–Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezartzen dena ez betetzea.

Datuen faltsukeria frogatuak, datuak ezkutatzeak edo dirulaguntzaren helburua aldatzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikulutik 46.era ezarri diren zehapenak ekar ditzake.

Formazko alderdiak ez betetzeak ekar dezake dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea; funtsezko alderdiak ez betetzeak, berriz, ekar dezake dirulaguntza osorik itzuli behar izatea. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.

17. artikulua.–Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Ebazpen honetan deitutako dirulaguntzak bateraezinak dira xede bera duen entitate publikoen edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin.

18.–Entitate onuradunen betebeharrak.

18.1. Deialdi honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrez gain, entitate onuradunek honako betebehar hauek dituzte, dagokien modalitatearen arabera:

1. Entitate onuradunak laguntzaren xede diren jarduerak egitera behartuta daude.

2. Era berean, honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartutzat joko da.

b) Emandako dirulaguntza 14. oinarrian adierazitakoaren arabera justifikatzea.

c) Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

d) Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak adierazitako plataforma informatikoa erabiltzea beharrezkoa den faseetan.

e) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribaturengandik agindu honen helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari.

f) Dirulaguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, horren berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean jasotako gainerako betebeharrak betetzea.

3. Dirulaguntzaren xede diren zerbitzuak ematean, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitearen (DNSH) printzipioa eta printzipio hori aplikatzeko araudia errespetatuko dira, eta honako hauek bereziki: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena; 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa (Taxonomia Erregelamendua), eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruzkoa.

Jarduerak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, entitate onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

18.2. Gardentasun betebeharrak.

a) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra dute, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez, arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzeko jasotako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan ageri dena.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Atal honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.

b) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete behar, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat dago eskuragarri Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

d) Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera 10 egun balioduneko epean, horren bidez frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzean ez bada eskatutakoa bete, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Dirulaguntza ematen den egunetik 10 egun baliodun iragan baino lehen entitate onuradunak dokumentu hauek bete, digitalki sinatu eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko dizkio:

–A eranskina: interes-gatazkarik ezaren adierazpena.

–B eranskina: Datuak laga eta tratatzeko adierazpenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearekin loturik.

–C eranskina: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzeko konpromisoari buruzko adierazpena.

18.3. Informazio, komunikazio eta publizitate betebeharrak.

Entitate onuradunak bete beharko ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatzen diren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatuta dauden ekintzei eragiten dieten Estatuko eta Europako arauetan jasotako informazio, komunikazio eta publikotasun betebeharrak.

Entitate onuradunak berariaz aipatu behar du Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa lehentasunezko toki batean agertu beharko da, eta ez da inola ere izaten ahalko entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

Entitateak deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko erabiltzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarrituriko irudia sustatu.

18.4. Interes-gatazkak.

Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa (SEM) ezartzen duen 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoa betetzeko, entitate eskatzaileei jakinarazten zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta erregelamendu horren 22. artikuluan aipatzen diren organo guztiek zilegi dutela Benetako Titulartasunen Erregistroan jasotako informazioa eskuratzea (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortu zen erregistro hori), bai eta Administrazioaren beste datu base batzuetan sartzea ere, benetako titularren datuei buruzko datuak jasotzearren. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduak 7.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dirulaguntza ematen duen organoak prozeduretako parte-hartzaileei eskatzen ahalko die beren titulartasun errealari buruzko informazioa, baldin eta ZAEAk ez badu kontsultaren xede den enpresaren titulartasun errealei buruzko informaziorik, eta hala adierazi badio dagokion eragiketaren arduradunari dagokion bandera beltza erabilita. Informazio hori dirulaguntzak emateko organoari eman beharko zaio, informazio-eskaera egin eta bost egun balioduneko epean.

Informazio hori adierazitako epean eman ezean, parte-hartzailea prozeduratik kanpo geldituko da.

19.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

Hezkuntza Departamentuak ekintzaren garapena ikuskatzeko eskubidea du eta, hartara, diruz lagundutako entitateak lan hori erraztu behar du eta, orobat, eskatzen zaizkion datuak eman.

20.–Azpikontratazioa.

20.1. Entitate onuradunak berak gauzatuko ditu ekintzak zuzenean, hirugarrenak azpikontratatzeko aukerarik gabe.

Ez da azpikontrataziotzat hartuko entitate onuradunak berak diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko bere gain hartu behar dituen bestelako gastuak kontratatzea.

20.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntzaren jarduerak garatzeko eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

21.–Datuen babesa.

21.1. Entitate eta zentro eskatzaileek eta onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

21,2. Entitate eta zentro eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta zentroak eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauetan xedatutakoaren arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; hari aurka egiten ez dioten heinean.

22.–Aplikatu beharreko arauak.

Aplikagarri izanen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein xedapen arau-emaile.

23.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

A ERANSKINA

INTERES-GATAZKARIK EZAREN ADIERAZPENA (IGEA)

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimen-kodea (CRU)

C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

Goian aipatutako espedientean inpartzialtasuna bermatu dadin, behean sinatzen duenak, ............................................................................................(r)en legezko ordezkari gisa, honako hau

ADIERAZTEN DU:

LEHENENGOA.–Honako hauen berri duela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko finantza-erregelamendua) 61.3 artikuluan ("Interes-gatazka") ezartzen duenez, interes gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik.

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren ("Interes-gatazkak konpontzea") helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ("Abstenitzea") ezartzen duenez, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira hurrengo apartatuan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileak:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta azken horren ebazpenak lehenari eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta odol bidezko ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainokoa, edo ezkontza bidezkoa, bigarren gradurainokoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego profesional berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

BIGARRENA.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, dirulaguntza emateko prozedurari eragin diezaiokeenik.

HIRUGARRENA.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

LAUGARRENA.–Badaki ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

Eta hala ager dadin, aitorpen hau sinatzen du.

Iruñean, 2023ko ........................................... aren ...................(e)(a)n.

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sin.: ..................................................................................................................................

B ERANSKINA

DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKO ADIERAZPENA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUERAK GAUZATZEAREKIN LOTURIK

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimen-kodea (CRU)

C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

................................................. jaunak/andreak, ............................................ NAN zenbakia duenak, ....................................................(r)en legezko ordezkari gisa (IFK:.......................................; zerga-egoitza:.................), hura SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna den aldetik, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izeneko 20. osagaiko, "Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta" izeneko C20. I01 neurriko "Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena" izeneko C20.I01.P01 ekimenean definitutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzearen arduradun gisa parte hartzen duen aldetik, adierazten du ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko honako apartatu hauek:

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

I.–Funtsen azken hartzailearen izena;

II.–Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea botere adjudikatzaile bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;

III.–Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

IV.–Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzazioa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita.»

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak bakarrik tratatuko dituzte, aurrekontu kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako, eta auditoretzak iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorriz, Mekanismoa aplikatzeko txostenak aurkeztu behar dira, Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza informazioaren eta kontu ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten dut, aipatutako artikuluetan espresuki zerrendatutako helburuetarako.

Iruñean, 2023ko ........................................... aren ...................(e)(a)n.

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sin.: ..................................................................................................................................

C ERANSKINA

SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUERAK GAUZATZEKO KONPROMISOARI BURUZKO ADIERAZPENA

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimen-kodea (CRU)

C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

............................................... jaunak/andreak, ........................................... NAN zenbakia duenak, ...................................................(r)en legezko ordezkari gisa (IFK:.......................................; zerga-egoitza:.......................), hura SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna den aldetik, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izeneko 20. osagaiko, "Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta" izeneko C20. I01 neurriko "Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena" izeneko C20.I01.P01 ekimenean definitutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzeko hitzarmenaren hartzaile gisa parte hartzen duen aldetik, adierazten du ordezkatzen duen entitateak arau juridikoak, etikoak eta moralak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazka saihesteko eta detektatzeko beharrezko neurriak hartuko dituela eta, arau-hausterik detektatuz gero, dagokien agintaritzei jakinaraziko diela.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, konpromisoa hartzen du ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm»). Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

Iruñean, 2023ko ........................................... aren ...................(e)(a)n.

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sin.: ..................................................................................................................................

D ERANSKINA

DIRULAGUNTZA ESKAERA

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimen-kodea (CRU)

C20.I01.P01. Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

................................................. jaunak/andreak, ............................................ NAN zenbakia duenak, ....................................................(r)en legezko ordezkari gisa (IFK:.......................................; zerga-egoitza:.................), hura SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen eskatzailea den aldetik, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izeneko 20. osagaiko, "Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta" izeneko C20. I01 neurriko "Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena" izeneko C20.I01.P01 ekimenean definitutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzearen arduradun gisa parte hartzen duen aldetik, adierazitako modalitatean parte hartuko du, adierazitako helburuarekin:

1. MODALITATEA: INFORMAZIO- ETA ORIENTAZIO-FASEAN LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEA. HELBURUA: ................................................................................................................... PERTSONA INFORMATZEA ETA ........................................... ZABALKUNDE/ORIENTAZIO JARDUNALDI PROGRAMATZEA.

2. MODALITATEA: ONARPEN- ETA INSKRIPZIO-FASEAN LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEA. HELBURUA: ....................................................................................................... PERTSONA INSKRIBATZEA.

3. MODALITATEA: AHOLKULARITZAKO ETA LANBIDE-GAITASUNA EBALUATZEKO PROZEDURA GARATZEKO FASEAN LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEA. HELBURUA: ............................................................... PERTSONARI AHOLKUAK EMATEA ETA ............................................... PERTSONA EBALUATZEA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK

Honako hau adierazten du entitate eskatzaileari dagokionez:

Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako debeku egoera batean.

Ez duela xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik eskatu, ezta jaso ere, administrazio publikotik edo entitate pribatuetatik.

Eskabide honetan eta honi gehitutako dokumentuetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Era berean, adierazten du aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa duela, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko duela, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko aitorpen edo jardun horri dagokion aldi osoan.

Iruñean, 2023ko ........................................... aren ...................(e)(a)n.

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sin.: ..................................................................................................................................

Iragarkiaren kodea: F2309552