132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

202/2023 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Galipentzuberri (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak martxoaren 23an emandako 61/2023 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Galipentzuko Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Galipentzuberriko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartza.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Galipentzuko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau Galipentzuko Udalari jakinaraztea eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 6an.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (kargua hutsik dagoenez, aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).

Iragarkiaren kodea: F2308891