129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

117/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Zangozako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2022ko azaroaren 29an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta hura garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, idazki bat aurkeztu zuen aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzeko, bai eta instalazio honek onura publikoa duela zehazki deklara dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11437 (Erref.: 2022-131 Obra 101097594).

–Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal-mugartea.

–Xedea: linean dagoen anomalia bat konpontzea.

–Ezaugarri teknikoak: Zangoza-Oibar 13,2 kV-eko zirkuitua eraberritzeko proiektua, 403. eta 406. euskarrien artean. Jarduketa hauek barne hartzen ditu:

–Guztira 4 euskarri eta LA-56 eroalearen 485 metro desmuntatzea.

–Linea bukaerako bi euskarri berri eraikitzea, egungo 403. eta 406. euskarrien ordez.

–Egungo LA-56 eroalea tenkatzea 402. euskarriaren eta proiektatu den 403. euskarriaren artean, bai eta 701. euskarriaren eta proiektatu den 403. euskarriaren artean ere.

–Egungo LA-56 eroalearen ordez 47-AL1/8-ST1A motakoa jartzea, proiektatu den 406. euskarri berriaren eta lehendik dagoen 601. euskarriaren arteko baoan, eroale berriaren 11 metro jarri eta eroale zaharraren 7 metro desmuntatuta.

–Aurrekontua: 17.839,84 euro.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, jendaurrean jarri zen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko urtarrilaren 4koetan, argitaratuz. Halaber, iragarkia Zangozako Udalera igorri zen, iragarki-taulan jar zezaten jendaurrean, eta espedientean jasota dago egintza hori egiaztatzen duen eginbidea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien ukitutako erakunde hauei, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezen hogeita hamar eguneko epean, eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezar zitzaten:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Erantzunik ez

2.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Erantzunik ez

3.

Zangozako Udala

Erantzunik ez

Aipatu instalazioak ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan abifauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Zangozako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2308502