118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

El Bustoko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2023 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea Idazkaritzaren bulegoan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 1/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

El Buston, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L2308198