116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez arautu zen farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

Epatze-deia interesdunentzat.

2023ko maiatzaren 24an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren ofizioa jaso da, 195/2023 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Espainiako Farmazialari Enpresaburuen Federazioak jarri zuen, otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49.4 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozedura horretan interesa duten guztiei ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezkeela, jakinarazpen hau argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2308113