116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egindako ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2307968