116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek bake epaile titularraren kargua hutsik dela iragartzen du, bat etorriz xedatzen denarekin Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.

Bake epaile titular izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da nazionalitate espainiarra edukitzea, adinez nagusia izatea, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Barasoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epean.

Eskaerarik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Barasoainen, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2308024