116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan, zehazki 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki, 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako hamabost egun balioduneko epea igaro eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hona hemen 2023ko ekitaldira luzatutako aurrekontua betearazteko 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrien idazketa:

https://www.baranain.es/general/transparencia/situacion-economico-financiera/

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307573