249. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

327/2022 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, Arantzako Udalari 1993-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko baimena ematekoa.

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak txostena egin du, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren ikus-onetsiarekin, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen 768 erabakia igortzeko, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Arantzako Udalari 1993-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako erabakiarekin bat (2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa). Ebazpen horren bidez onesten dira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen ebaluazio erabaki batzuk, kontratazio publikoari, desjabetzeei, ondare erantzukizunari eta ziurtagiriei dagozkien dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak zein toki erakundeen berariazko beste batzuk.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 768 ebaluazio erabakia, Arantzako Udalari 1993-2005 urteetako sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuen saila ezabatzeko baimena ematekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako erabakiarekin bat. Dokumentuak ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Erabakiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, eta Arantza Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 9an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

ERANSKINA

Erabaki zenbakia

768

Erabakiaren data

2022ko azaroaren 9a

Dokumentazioa deuseztatzeko baimena ematea toki erakundeei

Xedea

Baimena ematea Arantzako Udalari "sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuak ezabatzeko, "sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuak" sailaren balorazioa eskatu ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenaren bidez onetsita. Ebazpen horren bidez onesten dira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabaki batzuk (709 erabakia).

Espedienteko dokumentuak

Ordainketaren kontabilitate dokumentua

Faktura

Transferentzia bideko ordainketaren frogagiria

Helbideratzeengatiko zordunketa dokumentua

Eskatzailea

Arantzako Udala

IRIZPENA

Baimena ematen zaio Arantzako Udalari "sarreren eta gastuen kontabilitate dokumentuak, 1993-2005 urteetakoak, ezabatzeko

Iragarkiaren kodea: F2215073