221. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Izkueko Kontzejuak egindako eskuordetza onartzea

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki duela onartzea Izkueko Kontzejuak Oltza Zendeako Udalari eginiko eskuordetza, honako inbertsio hau gauzatzeko eskumenaz baliatzekoa: "Izkue eta Ibero herriak lotzen dituen bidea hobetzea". Hala, kontzejuak ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Eskuordetza hau obraren harrera egintza formalarekin amaituko da, Oltza Zendeako Udalak sustatutako exekuzio proiektua egindakoan.

Obraren harreratik aurrera, azpiegitura kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko eskumena Izkueko Kontzejuari dagokio, bere eskumenen esparruan.

Eskuordetutako eskumena gauzatuko da eskuordetzari buruzko erabakian eta horretarako sinaturiko hitzarmenean ezarri bezala. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraikiz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7. eta 27. artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua eta hurrengoak, eta 47. artikulua eta hurrengoak.

Oltza zendean, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2214458