218. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuetan gehieneko plaza kopuru bat merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdien aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdietan, gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte AFAPNA sindikatuak, César Valencia Guembe jaunak, Ignacio Melchor Mendaza García jaunak, Enrique Guillermo Zapata Vázquez de Prada jaunak, Ángel María Astiz Montero jaunak, Itziar Sagasti Hermoso andreak, María Carmen Lanz Galarza andreak eta beste 10 pertsonak, Nekane Ágreda Arróniz andreak, María José Viñas Buil andreak, Lorenzo Serena Puig jaunak, Laura Pérez Luqui andreak, Violeta Romero Barrios andreak, Elisa García Leránoz andreak eta María Eugenia Eslava Satrústegui andreak, Miren Maite Azpilikueta Unanua andreak, Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andreak, Laura Itoiz Marrauren andreak eta Ana Cristina Vadillo Gavari andreak eta beste 6 pertsonak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren aurka, haren bidez onetsi baitziren deialdiak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2214253