1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Sergio Monasterio León da.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espediente mota | Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2022-000006 | Hasiera eguna | 2022/06/15 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254 848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.2 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | – |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | – |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) 2 taldea |
Instalazioa | Oilaskoak gizentzeko hegaztitegia |
Titularra | SERGIO MONASTERIO LEÓN |
Zentroaren zenbakia | 3106709022 |
Tokia | 4. poligonoa, 264. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, x: 630.226,000 eta y: 4.690.573,000 |
Udalerria | ZARRAKAZTELU |
Proiektua | Oilaskoak gizentzeko hegaztitegia (handitzea, 64.000 plaza izatetik 128.000 izatera bukaeran) |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2209182