2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2021eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2020ko abenduaren 29ko bilkuran, 2021. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L2100065