2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2022rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.
Idazkaritzan egonen dira ikusgai 2022ko ekitaldirako onetsitako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Lekunberrin, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.
Iragarkiaren kodea: L2116838