2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Funesko Musika Eskolaren 2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Funesko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Funesko Musika Eskolaren 2021eko plantilla organikoaren espedientea.
Espedientearen informazio publikoaren izapidea iragan da, zeina hasi baitzen iragarkia argitaraturik 2021eko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 24an, eta ez da aurkeztu haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik; hortaz, behin betikotzat jotzen da hasierako onespena.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Funesen, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
FUNESKO MUSIKA ESKOLAREN 2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA |
IDENTIFIKAZIOA | LANPOSTUA | KOPURUA | EGOERA | ARAUBIDEA | MAILA |
1 | Musika Hizkuntzako, txikien bandako eta tronboiko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | C |
2 | Flautako irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | C |
3 | Pianoko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
4 | Musika Hizkuntzako eta saxofoiko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
5 | Gitarra klasikoko irakaslea (hastapenak) | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
6 | Perkusioko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
7 | Gaitako eta gaita-danborreko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | C |
8 | Tronpetako irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | C |
9 | Klarineteko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
10 | Biolineko irakaslea | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
11 | Kantu eta abesbatzako irakaslea eta musika eskolako zuzendaria | 1 | Hutsik | Lan-kontratuduna | B |
Iragarkiaren kodea: L2114737