2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua, 2022-2029 aldirako
Buñuelgo Udalak, 2021eko ekainaren 23an egindako osoko bilkura berezian, erabaki du espediente bat irekitzea, Udalaren laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko, 2022-2029 aldirako. Horretarako hamabost eguneko epea emanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesa dutenek aurkez ditzaten adjudikazio eskaerak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2021eko ekainaren 24an.–Jarduneko alkatea, Israel Jacoste Enciso.
Iragarkiaren kodea: L2110256