2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
2020ko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Olaibarko Udalak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Jendaurrean jarri da, urriaren 27ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez, eta horiei buruzko alegaziorik ez da aurkeztu.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da argitaratzea haren behin betiko onespena eta laburpena.
1/2020 ALDAKETA
2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean lotutako kreditu-gerakina sartzea. Hona hemen haren laburpena:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 1611 6230001 | Lana: Uraren goi-hornidura | 108.046,90 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 108.046,90 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 7508001 | Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. Lana: Ur-hornidura | 108.046,90 |
FINANTZABIDEAK, GUZTIRA | 108.046,90 |
2/2020 ALDAKETA
2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu-gehigarriak. Hona hemen haren laburpena:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 9200 62600 | Udaletxeko ekipamendu informatikoa | 1.600,00 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 1.600,00 |
Finantzabideak:
DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN KARGURA | 1.600,00 |
3/2020 ALDAKETA
2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aparteko kreditua. Hona hemen haren laburpena:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 0110 31001 | Kreditu-lerroaren interesak | 300,00 |
Finantzabideak:
DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN KARGURA | 300,00 |
4/2020 ALDAKETA
2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aparteko kredituak. Hona hemen haien laburpena:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 9200 64100 | Aplikazio informatikoak | 1.300,00 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 1.300,00 |
Finantzabideak:
DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN KARGURA | 1.300,00 |
Olaibarren, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2015135