2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGA ERGOIENA
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizarragako Kontzejuak, 2020ko urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokorraren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2021eko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat hartuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.
Lizarragan, 2020ko urriaren 5ean.–Kontzejuko burua, Unai Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2011542