2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Gazteluberrin, 2020ko maiatzaren 9an.–Alkatea, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2005854