122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

3/2019 aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoan aldaketa egiteko 3/2019 espedientea, zeinak atzeraeragina izanen baitu 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu bere 235. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bai eta harekin bat heldu diren arauek ere.

Allon, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2005333