122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako eskaera. Lehentasunezko adjudikazioa

Torres del Rioko Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzeko toki entitate honetan, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean.

Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela udal honetako laborantzako herri-lurrak arautzen dituen ordenantzaren 14. eta 16. artikuluetako baldintzak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.

Torres del Rion, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2005155