122. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDANO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barindanoko Kontzejuak, 2019ko abenduaren 20an egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

a) Barindanoko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra onestea hasiera batez, 2020ko ekitaldirako, 119.950 euroko diru-sarrera eta gastuak izanen dituena, hasierako aurreikuspenen arabera.

b) Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, interesdunek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindanon, 2020ko maiatzaren 25ean.–Kontzejuko burua, María Yolanda Arana Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005216