99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2019ko maiatzaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontua, eta orobat espedientea jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuta, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Fiteron, 2019ko maiatzaren 2an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Perez Elipe.

Iragarkiaren kodea: L1906114