99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua jendaurrean
jartzea berriz

Iturengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onestea, María Urmeneta Fernandez eta Francisco Javier Chocarro San Martín arkitektoek egindakoa. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa), haren edukiaren inguruan iradokizunak edo oharrak biltze aldera. Epe horretan, interesdun orok izan zuen aukera dokumentazioa aztertzeko udal bulegoetan.

Ikusirik ezen 2019ko martxoaren 18an alegazio batzuk aurkeztu zirela eta 2019ko martxoaren 28an Osoko Bilkurak erabaki zuela alegazioetako bi baiestea.

Era berean, kontuan hartuta ezen erabaki horren ondorioz funtsezko aldaketak izan daitezkeela Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren irizpide eta irtenbide orokorretan, erabaki zen espedientea berriz ere jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Iturenen, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1906081