99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko Alkatetzak 2019ko martxoaren 21ean emandako ebazpena. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik egin, behin betiko onesten da aurrekontu-aldaketa horren espedientea, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat.

Kreditu-gerakina txertatzea

GASTUAK:

2. kapitulua: 4.405,00 euro.

6. kapitulua: 5.580,28 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 9.985,28 euro.

Eneritzen, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1906120