99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Interesdunen epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan, administrari-ofizialaren lanposturako zerrendari buruz

Yolanda Obanos Irure, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkatea.

Ikusirik 19-00646 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Tebas-Muru Artederretako Udaleko Alkatetzak 2019ko otsailaren 25ean emandako Ebazpenaren aurka. Horren bidez onetsi zen administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baieztapenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Tebasen, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1906227