97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

71/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren 2019-2022 Plan Zuzentzailea onesten duena.

Ingurune naturalak oro har izan duen bilakaerak, eta baita Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren eginkizunek izan dutenak ere, beharrezko egiten zuten egungo egoeraren diagnostikoa egitea, kolektiboa zein unetan dagoen ezagutzeko eta zehazteko zer ekimen abiarazi behar diren hura gizartearen behar berrietara egokitu dadin.

2019ko otsailaren 22an, 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 7/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Foru dekretu horrek, hirugarren xedapen gehigarrian, honako hau ezartzen du: “Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lau hilabeteetan, Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Plan Zuzentzaile bat prestatuko da, onartuko dena ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, eta gutxienez hauek jaso beharko ditu planak: basozain lanpostuen kopurua eta tipologia, eta ibilgailuen eta bulegoen kopurua eta tipologia, langileen partaidetzarekin”.

Eginbehar hori betetzeko, Plan Zuzentzaile bat prestatu da Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboarendako, 2019. eta 2022. urteen artean garatuko dena, eta guztira 49 ekintza biltzen dituena, 6 ildo estrategikotan antolaturik. Agiri hori adostasun handiarekin egin nahi izan da; horregatik, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko langileek parte hartu dute, bai eta sindikatuetako ordezkariek ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren 2019-2022 Plan Zuzentzailea onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko apirilaren 2an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren 2019-2022 Plan Zuzentzailea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904881