94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-330

Jon Ander Uriarte Flores, Mikel Uriarte Flores, Visitación Flores Herreros eta Faustino Uriarte Barandalla jaun-andreek lur azpiko ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu dute, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Aprobetxamendua 8,5 metroko sakonera duen putzu bat da, Salado ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremuan, Zamaka alderdian (4. poligonoa, 544. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 4,8 ZP-koa, 1,39 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 3,539 hektareako zainzuri-alor bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Barbaringo udal-mugarteko (Nafarroa) 4. poligonoko 542., 544. eta 545. lurzatietan. Urtean 12.880 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,903 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905979