94. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

30E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Zinema bultzatzeko laguntzen 2019ko deialdia. Generazinema” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 452471.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du, non proposatzen baita “Zinema bultzatzeko laguntzen 2019ko deialdia. Generazinema” onestea, deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, urte anitzeko erreserba egitea eta 510.000,00 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan hartuta betetzen direla aipatu gastua baimentzeko legez ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak, bai eta helburua ere; gainera, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna jasotzen da espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “Zinema bultzatzeko laguntzen 2019ko deialdia. Generazinema” dirulaguntzaren deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu eta baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4709-334102: GENERAZINEMA: Zinemagintzarako laguntzak

2019

91.950,00

B10003-B1100-4709-921500: Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak

2019

50.000,00

A20002-A2530-4709-334102: GENERAZINEMA: Zinemagintzarako laguntzak

2020

368.050,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

OINARRI ARAUTZAILEAK, ZINEMA BULTZATZEKO
LAGUNTZEN DEIALDIA 2019-2020. GENERAZINEMA

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen helburua da zinemagintzarako laguntzak ematea.

1.2. Deialdi honek hiru laguntza modalitate ditu:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak.

  • Deialdi honen ondorioetarako, “film luzea” izanen da 60 minututik gorako ikus-entzunezko obra oro (fikzioa, dokumentala nahiz animazioa), ustiapen komertziala egiteko xedez zinema aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman erakusteko sortua.

–B modalitatea: film laburren ekoizpenerako laguntzak.

  • Deialdi honen ondorioetarako, “film laburra” izanen da 60 minututik beherako ikus-entzunezko obra oro (fikzioa, dokumentala, animazioa edo telebistarako ekoizpenak), ustiapen komertziala egiteko xedez zinema aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman erakusteko sortua.

–C modalitatea: film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak.

  • Film luzearen proiektua garatzeko fasearen berezko operazioak izanen dira ekoizpen fasea baino lehenago egiten direnak, eta, batik bat, honako hauek: gidoia behin betiko idaztea, aktoreen hautaketa prestatzea, ekoizpen plana prestatzeko lanak, dokumentazio lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, Espainiako edo Europako laguntzak jasotzeko proiektua prestatzea, baliabide ekonomikoak eta salmentarako hasierako planak kudeatzea, aurrekontua eta finantzaketa plana prestatzea, proiektuaren alderdi teknologikoei buruzko lanak eta film luzea gauzatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berarekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.

1.3. Laguntza jasotzen duten A eta B modalitateko proiektuek 2019ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dituzte filmaketa-lanak, egun hori barne, eta filma 2020ko urriaren 31rako bukatu beharko da, egun hori barne.

C modalitatean parte hartzen duten pertsona edo entitate eskatzaileek 2019ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, aurkeztu ahal izanen dute Administrazioaren aurrean proiektu onuraduna egiteko beharrezko gastuaren justifikazioa, bai eta eskaeran adierazitako lanak egin direla erakusten duten materialak eta/edo agiriak ere.

1.4. Hiru modalitateetarako laguntza aurkezten ahalko da, eta proiektu bat baino ez da aukeratuko modalitate bakoitzeko. Modalitate baterako baino gehiagotarako proiektuak aurkezten dituzten eskatzaileek eskaera bat aurkeztu beharko dute modalitate bakoitzerako.

A eta B modalitateen kasuan, gehienez ere bi proiektu aurkezten ahalko dira, eta puntuaziorik altuena lortzen duenak soilik jasoko du dirulaguntza.

C modalitatearen kasuan, gehienez hiru proiektu aurkezten ahalko dira, eta puntuaziorik altuena lortzen duenak soilik jasoko du dirulaguntza.

2. Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauek jasotzen dituzten pertsona edo entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.2. Honako hauek lor ditzakete laguntzak:

A modalitatea: pertsona juridiko pribatu independenteek nahiz ekonomia intereseko taldeek.

B eta C modalitateak: pertsona fisiko independenteek nahiz pertsona juridiko pribatu independenteek.

Pertsona pribatu independentetzat hartzen da, pertsona fisiko edo juridikoa izanik, nagusitasunezko eraginik jasotzen ez duena ez ikus-entzunezko komunikazio/zabalkunde zerbitzuen emaile baten partetik ez telebista kate pribatu bateko titular baten partetik, eta, bere aldetik, inongo kasutan nagusitasunezko eraginik ez duena, izan jabetza arrazoiengatik, izan partaidetza finantzarioagatik edo izan baldintzatzeko ahalmena izateagatik, nolabait, kasuko administrazio edo kudeaketa organoen erabakien gainean.

Ekonomia intereseko taldeak izanen dira helburu soziala ekoizpen jarduerak egitea duten haiek, Merkataritza Erregistroko inskripzioaren arabera. Laguntzak jasotzen ahal dituzte, ondorio hauetarako ekoiztetxe independenteekin parekatuz. Ekonomia intereseko talde baten parte diren ekoiztetxe ez independenteek ezin izanen dute, zuzenean nahiz zeharka, haren kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n).1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa, zeina jasotzen baita 16.1.1.c), 16.1.2, 21.1.1.c), 21.1.2, 26.1.1.c) eta 26.1.2 artikuluetan, eskaeran adierazten den ekonomia intereseko taldeko ekoiztetxe independenteari buruzkoa izanen da.

2.3. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2019ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte ikasketetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 510.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 141.950 euro.
  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 368.050 euro.

–2019ko ekitaldi ekonomikoa: 91.950 euro, 2019rako onetsitako gastuen aurrekontuko “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4709 334102 partidaren kargura.

–2019ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro, 2019rako onetsitako gastuen aurrekontuko “Ikus-entzunezkoen produkziorako laguntzak” izeneko B10003 B1100 4709 921500 partidaren kargura.

–2020ko ekitaldi ekonomikoa: 368.050 euro, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4709 334102 partidaren kargura, edo 2020ko aurrekontu horretan ondorio horietarako sortzen denaren kargura, baldin eta hartarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak: 390.000 euro.

  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 71.950 euro.
  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 318.050 euro.

–B modalitatea: film laburren ekoizpenerako laguntzak: 100.000 euro.

  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro.
  • 2020ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro.

–C modalitatea: film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak.

  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 20.000 euro.

3.2. Laguntzaren zenbatekoak modalitate bakoitzerako zehaztutako muga izanen du, eta ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. Aipatutako muga orokor horiek eta modalitate bakoitzerako zehaztutako berariazko mugak (13.3, 18.3 eta 23.2 oinarriak) betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.5. Baldin eta A eta B modalitateetarako gordetako kreditua ez bada bukatzen, 2019ko ekitaldi ekonomikoari dagokion soberakina, modalitate horiei dagokiena, C modalitaterako (film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntza) finkatutako zenbatekoa handitzeko erabiliko da. Ez bada agortzen C modalitaterako gordetako kreditua, gelditzen den dirua ez da erabiliko A eta B modalitateetarako finkatutako zenbatekoa handitzeko.

3.6. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, pertsona edo entitate onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.7. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten pertsona edo entitateentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

4.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Kontseilukideak: zinemagintzaren arloko 5 aditu (horietako batek sormenarekin edo artearekin loturiko profila izanen du, eta beste batek, ikus-entzunezkoen ekoizpenarekin loturikoa), Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuak izendaturiko pertsona bat, eta Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hori izan ezean, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko teknikari bat eta, hori izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

4.4. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. fasea: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, eskatzailea deialdian onartu baino lehen, betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa.

2. fasea: balorazio batzordeko kideek onartzen diren proiektuak jasoko dituzte, balorazioa egiteko.

3. fasea: pertsona edo entitate eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, I. eranskinean adierazi behar dute hori, dagokion laukia markatuta. Proiektua finantza kudeaketaz arduratzen den profesionalak aurkeztu beharko du nahi eta nahi ez. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. fasea: aurkeztutako eskaerei puntuazioa emanen die batzordeak, eta dirulaguntza banatuko du 16., 21. eta 26. oinarrietan zehaztutako puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, 3.2, 3.3, 3.4 eta 3.5 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta modalitate bakoitzerako ezarritako laguntza zenbatekoaren mugen barruan.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz pertsona edo entitate onuradun bati ematea eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa, 3.6 oinarrian aipatzen den moduan jokatuko da, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte, betiere lortutako puntuazioari jarraituta.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie pertsona edo entitate eskatzaileei.

5. fasea: batzordeak irizpen loteslea emanen du.

4.5. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, balorazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

5. Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

5.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, baldin eta helbide fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoek eta entitateek egiten badituzte eta horiek ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean alta emanda badaude (legearen 4.f artikuluan aipatzen dira), interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere. Ondorio horretarako, eskatzaileek VI. eranskina bete beharko dute.

5.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, pertsona edo entitate onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta eginbeharrak bete beharko dituzte. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

5.3. Halaber, proiektuak egiten laguntzeko mezenasgoko edo babesletzako ekarpenak jasotzen dituzten pertsona edo entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratatzaileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraupena eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

6. Dirulaguntza emateko ebazpena.

6.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, hiru hilabeteko gehieneko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

6.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea 39, Iruña). Gainera, eskabideetan adierazitako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

6.3. Berariazko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

6.4. Presuntziozko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

6.5. Deialdi honi buruzko jakinarazpen guztiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko dira (Navarrería kalea 39, 31001 Iruña), edo Administrazioen Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

7. Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

7.1. Onuradunek (salbu eta pertsona fisikoak badira) dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dute telematikoki gardentasun betebeharraren aitorpena eta, hala badagokie, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen ditu).

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, pertsona edo entitate onuradunek informazioa emateko duten betebeharra urratuz gero, ez zaie ordainduko emandako dirulaguntza, eta, zerbait aurreratu bazaie, itzuli egin beharko dute.

7.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

7.3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

7.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak eskatzaile bakoitzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan. Komunikazio ekintzetan pertsonen parte-hartzea baldin badago, bertan izanen dira gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat.

7.5. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari idatziz jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera aipagarri, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Atal horrek baimena emanen dio, baldin eta, balorazio batzordearen iritziz, aldaketak ez badio eragiten onetsitako proiektuaren funtsari.

7.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hark finantzatzen duela adierazten duen testu bat ezarri (“Diruz laguntzen du”), diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean, baita filmaren hasierako kredituetan ere, hura eginez gero. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

7.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

7.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea idatziz Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

7.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

7.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

7.11. Dirulaguntzaren onuradunek ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko dute, proiektua amaituta. Txosten horretan adieraziko da proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

7.12. Proiektuko informazioaren osagarri, enpresak edo profesionalak generoari buruzko memoria bat erantsiko du, helburu izanen duena ezagutzea zein den Nafarroako kultura sektorearen errealitatea genero-ikuspegitik. Horretarako, datu hauek bilduko dira:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Lanak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Parte-hartzea:

  • Lanaren sorkuntza (egilea emakumea, gizona edo anonimoa). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Zuzendaritza (gizona edo emakumea). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.

7.13. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean ez informazioan. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: “La Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”, helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

8. Beste dirulaguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

8.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

8.2. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

8.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

9. Dirua itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu dela, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

10. Arau-hausteak eta zehapenak.

10.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

10.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

11. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

12. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

MODALITATE BAKOITZERAKO BERARIAZKO OINARRIAK

A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak

13. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

13.1. Aurkeztutako proiektuek, gutxienez ere, honako baldintzetako bi bete beharko dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Filmaren %40 gutxienez Nafarroan filmatua izatea. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dira.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea filmatze lanak hasi aurreko sei hilabeteetan, gutxienez.

13.2. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta 13.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

13.3. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen 100.000 eurotik gorakoa, ez eta 3.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen dituenean.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

13.4. Proiektuak filmaren kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %25 edo gehiago izan beharko du, eta hori frogatu.

13.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan, ulertuko da aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, entitate koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

13.6. Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

14. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

14.1. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

14.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

a) Pertsona juridiko pribatua izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak eta agiri bat, frogatzen duena alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Ekonomia intereseko taldea izanez gero, ekonomia intereseko taldearen eraketa eskritura eta agiri bat, frogatzen duena alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Honako hau frogatzen duten agiriak: enpresa legez ezarria dagoela Europar Batasuneko estatu batean, eta ekoiztetxe gisa inskribatua dagoela Europar Batasuneko estatu bateko Zinema Enpresen Erregistroan (Espainiako enpresen kasuan, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko erregistroan).

d) Hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena proiektuari ez zaiola aginduzko kalifikazioa eman, eta filma ez dela estreinatu edo zinemaldietan erakutsi.

e) 13.1 oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

f) 13.1 oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer portzentaje filmatu den Nafarroan, edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako zerbitzuek, proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabili direnek, aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo Nafarroan filmaturiko portzentajea, edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

g) 13.1 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala filmatze lanak hasi aurreko sei hilabeteetan gutxienez.

h) 13.2 oinarrian adierazitako baldintza betez gero, hura aplikatzeko eskaera eta zioen azalpena.

i) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Filmatze plan bat jaso beharko du, zehazturik non eta zein egunetan filmatuko den.

j) III. eranskina: aurrekontu ekonomiko xehatua. Excel formatuan igorriko da. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

k) Proiektuaren kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren %25, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Honako hauek aurkezten ahalko dira, besteak beste: banku ziurtagiria, emandako dirulaguntzen ebazpenak, koprodukzio kontratuak, banku-kredituak, filmatzen hasi aurreko 6 hilabeteetan egindako eta ordaindutako gastuen zinpeko aitorpena edo salmenten aurrekontratua.

l) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren partaidetzaren portzentajea. Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzioaren proiektua onesten duen ebazpenaren kopia aurkeztu beharko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko zuzendari nagusiak emana, baita koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia ere, koproduktore guztiek sinatua.

Estatuko koprodukzioetan, koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatua, eta bertan koproduktore bakoitzaren ekarpenak adieraziko dira.

–Film bererako produkzioan diharduten beste ekoiztetxeek hartu dituzten beste laguntzen edo dirulaguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik hartu ez dutela dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

–Baldin eta ez bada espresuki adierazten aurkeztutako legezko dokumentazioan, erantzukizunpeko adierazpena, berariaz adierazten duena zer konpromiso hartzen dituen bere gain koproduktore bakoitzak, baita haietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Halaber, ordezkaria edo ahalduna nor den adierazi beharko da.

14.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten entitate eskatzaileek ez dituzte dokumentu hauek aurkeztu beharko, haietan aldaketarik izan ezean: pertsona juridiko pribatuen kasuan, sozietatearen estatutuak eta eskriturak; eta ekonomia intereseko taldeen kasuan, ekonomia intereseko taldea eratzeko eskritura.

14.4. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

14.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

15. Gastu diruz lagungarriak.

15.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Produkzio gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko ekoiztetxeak behar dituen langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak barne. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari, eta deskripzio-memorian edo proiektuaren aurrekontuan adierazi beharko dira.

b) Langile horien mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17koan, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak). Deialdi honen ondorioetarako, dieta gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).

c) Proiektuan sartutako jardueren zabalkundeko gastuak eta proiektua sustatzeko materiala prestatzekoak.

d) Zeharkako gastuak: bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino gehiago.

e) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera, 2019rako eta 2020rako, baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

15.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Kasu honetan, salbuetsita dago 15.1 oinarrian ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

15.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jaso duen entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

16. Proiektuen balorazioa.

16.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

16.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa (gehienez 40 puntu).

a) Proiektuaren gidoiaren kalitatea, betiere kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 5 puntu).

c) Zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren eta ekoiztetxearen ibilbidea (gehienez 5 puntu):

–Filmaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 2 puntu).

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko; gehienez 6 urte eta 3 puntu).

16.1.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (gehienez 30 puntu).

a) Aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko duen koherentzia. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko (gehienez 10 puntu).

b) Filmaren finantzaketa eta amortizazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

16.1.3. Zer portzentaje filmatu den Nafarroan, edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo Nafarroan filmatutako portzentajea, edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan (gehienez 16 puntu):

–%95 baino gehiago eta %100 arte: 16 puntu.

–%90 baino gehiago eta %95 arte: 15 puntu.

–%84 baino gehiago eta %90 arte: 14 puntu.

–%78 baino gehiago eta %84 arte: 13 puntu.

–%72 baino gehiago eta %78 arte: 12 puntu.

–%66 baino gehiago eta %72 arte: 11 puntu.

–%60 baino gehiago eta %66 arte: 10 puntu.

–%54 baino gehiago eta %60 arte: 9 puntu.

–%48 baino gehiago eta %54 arte: 8 puntu.

–%42 baino gehiago eta %48 arte: 7 puntu.

–%34 baino gehiago eta %42 arte: 6 puntu.

–%28 baino gehiago eta %34 arte: 5 puntu.

–%22 baino gehiago eta %28 arte: 4 puntu.

–%16 baino gehiago eta %22 arte: 3 puntu.

–%10 baino gehiago eta %16 arte: 2 puntu.

–%5 baino gehiago eta %10 arte: puntu bat.

16.1.4. Proiektuaren gaiaren interesa, Nafarroarekin duen loturagatik (gehienez 8 puntu).

16.1.5. Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean (6 puntu gehienez).

16.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian jakinaraziko da.

16.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa” ataleko puntuazioaren erdia (20 puntu) lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

16.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

17. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

17.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %18,45 artekoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

–Aurrerakina:

Aurrerakina aukeratuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %18,45 artekoa izanen da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko, 2019ko kredituen kargura, aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, funts-hornidura hori behar bezala justifikatuz gero. Aurrerakina ordaintzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2019ko urriaren 31 baino lehen:

  • Diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da (dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), bertan adierazita dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2019ko kredituen kontura.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera. Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

–Ordainketa:

Ordainketa aukeratuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira 2019ko urriaren 31 baino lehen:

  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda, oinarri arautzaile hauen 17.3 oinarriko c) letraren arabera.
  • Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen egiaztagiriak, oinarri arautzaile hauen 17.3 oinarriko d) letraren arabera.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera. Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

17.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2019rako emandako dirulaguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epean, entitate onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

17.3. Bigarren zatia, onartutako dirulaguntzaren %81,55ekoa, diruz lagundutako jarduera bukatuta ordainduko da oro har, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, betiere 2020ko urriaren 31 baino lehen (egun hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketaren bukaerari buruzko deklarazioa (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuan aurkeztua, haren eredu ofizialean). Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da. Animazioko film luzeetan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Film luzea espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinen araberako sailkapena. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

c) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak beharko dute izan, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 4 ale.

f) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo Blu-Ray formatuan. Gainera, 3 kopia aurkeztu beharko dira DVD euskarrian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

g) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak filma erabili eta banatzeko baimena, Nafarroan zinemagintza sustatzeko egiten dituen jardueretan.

h) Film luzea emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat.

17.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematerakoan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordainketaren frogagiria badute.

17.5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

17.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

17.7. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

17.8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 33.bis artikuluan ezartzen du ezen, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, dirulaguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, entitate onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, betiere 17.3 oinarriko e), f), g) eta h) letretan adierazitako agiriak aurkezteko baizik ez bada.

B modalitatea: film laburren ekoizpenerako laguntzak

18. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

18.1. Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte, bata bestearen gainean:

a) Film laburraren zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Nafarroan filmatzea gutxienez %40, edo baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarriak izatea. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40k gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dute.

18.2. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta 18.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Hori baloratzeko, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du eskatzaileak.

18.3. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen 25.000 eurotik gorakoa, ez eta 3.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen dituenean.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

18.4. Proiektuak filmaren kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %25 edo gehiago izan beharko du, eta hori frogatu.

18.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, pertsona edo entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan ulertuko da aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, pertsona edo entitate koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

18.6. Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

18.7. Telebistako ekoizpenak izanez gero, banaketan Nafarroako TDT kateak ere sartuko dira.

19. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

19.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Bertaratuz aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (CD-ROM edo USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

19.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren edozein epigrafetan, Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

  • 1. atala (enpresa jarduerak): 961. multzoa.
  • 3. atala (jarduera artistikoak): 011. multzoa.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena proiektuari ez zaiola eman aginduzko kalifikazioa, eta filma ez dela estreinatu edo zinemaldietan erakutsi.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer portzentaje filmatu den Nafarroan (II. eranskina), edo, dokumentalen edo animazio proiektuen kasuan, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo Nafarroan filmaturiko portzentajea, edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

e) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Filmatze plan bat jaso beharko du, baita lokalizazioaren xehetasunak eta filmatuko diren egunak ere.

f) III. eranskina: aurrekontu ekonomiko xehatua. Excel formatuan igorriko da. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

j) Proiektuak bere kostu osoa estaltzeko beharrezko finantzaketaren %25, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Honako hauek aurkezten ahalko dira, besteak beste: banku ziurtagiria, emandako dirulaguntzen ebazpenak, koprodukzio kontratuak, banku kredituak, filmatzen hasi aurreko 6 hilabeteetan egindako eta ordaindutako gastuen zinpeko aitorpena edo telebistarako salmenten aurrekontratua.

h) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren partaidetzaren portzentajea.

–Film bererako produkzioan diharduten beste ekoiztetxeek hartu dituzten beste laguntzen edo dirulaguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik hartu ez dutela dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

i) Eskabidea telematika bidez bidali ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

19.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten pertsona fisiko edo entitate eskatzaileek ez dituzte dokumentu hauek aurkeztu beharko, haietan aldaketarik izan ezean: pertsona fisikoen kasuan, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria; eta pertsona fisiko pribatuen kasuan, sozietatearen estatutuak eta eskriturak.

19.4. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

19.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

20. Gastu diruz lagungarriak.

20.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Produkzio gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko ekoiztetxeak behar dituen langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak barne. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari, eta deskripzio-memorian edo proiektuaren aurrekontuan adierazi beharko dira.

b) Langile horien dieta, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17koan, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak). Deialdi honen ondorioetarako, dieta gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).

c) Proiektuan sartutako jardueren zabalkundeko gastuak eta proiektua sustatzeko materiala prestatzekoak.

d) Zeharkako gastuak: bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino gehiago.

e) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera, 2019rako eta 2020rako, baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

20.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Kasu honetan, salbuetsita dago 20.1 oinarrian ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

f) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak ez dira onartuko.

20.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jaso duen pertsonak edo entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

21. Proiektuen balorazioa.

21.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

21.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa (gehienez 40 puntu):

a) Gidoiaren kalitatea, kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 5 puntu).

c) Zuzendaritzaz eta proiektuaren gidoiaz arduratzen den pertsonaren eta ekoiztetxearen ibilbidea (gehienez 5 puntu):

–Filmaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 2 puntu).

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko; gehienez 4 urte eta 2 puntu).

–Filmaren gidoiaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 1 puntu).

21.1.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (gehienez 30 puntu).

a) Aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko duen koherentzia. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko (gehienez 10 puntu).

b) Filmaren finantzaketa eta amortizazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

21.1.3. Zer portzentaje filmatu den Nafarroan, edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da pertsona edo entitate eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo Nafarroan filmatutako portzentajea, edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

–%96,25 baino gehiago eta %100 arte: 16 puntu.

–%92,5 baino gehiago eta %96,25 arte: 15 puntu.

–%88,75 baino gehiago eta %92,5 arte: 14 puntu.

–%85 baino gehiago eta %88,75 arte: 13 puntu.

–%81,25 baino gehiago eta %85 arte: 12 puntu.

–%77,5 baino gehiago eta %81,25 arte: 11 puntu.

–%73,75 baino gehiago eta %77,5 arte: 10 puntu.

–%70 baino gehiago eta %73,75 arte: 9 puntu.

–%66,25 baino gehiago eta %70 arte: 8 puntu.

–%62,5 baino gehiago eta %66,25 arte: 7 puntu.

–%58,75 baino gehiago eta %62,5 arte: 6 puntu.

–%55 baino gehiago eta %58,75 arte: 5 puntu.

–%51,25 baino gehiago eta %55 arte: 4 puntu.

–%47,5 baino gehiago eta %51,25 arte: 3 puntu.

–%43,75 baino gehiago eta %47,5 arte: 2 puntu.

–%40 baino gehiago eta %43,75 arte: Puntu bat.

21.1.4. Eskatzaileak helbide fiskala Nafarroan izatea (2 puntu).

21.1.5. Proiektuaren gaiaren interesa, Nafarroarekin duen loturagatik (gehienez 7 puntu).

21.1.6. Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean (5 puntu gehienez).

21.2. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian jakinaraziko da.

21.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” ataleko puntuazioaren erdia (20 puntu) lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

21.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

22. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

22.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %50 artekoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

–Aurrerakina:

Dirulaguntzaren helburuak betetzeko, 2019ko kredituen kargura, aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, funts-hornidura hori behar bezala justifikatuz gero. Aurrerakina ordaintzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2019ko urriaren 31 baino lehen:

  • Diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da (dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden gastu konpromisoak eta diru-sarreren aurreikuspenak), bertan adierazita dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2019ko kredituen kontura.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera. Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

–Ordainketa:

Ordainketa aukeratuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira 2019ko urriaren 31 baino lehen:

  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda, oinarri arautzaile hauen 22.3 oinarriko c) letraren arabera.
  • Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen egiaztagiriak, oinarri arautzaile hauen 22.3 oinarriko d) letraren arabera.
  • Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera. Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

22.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2019rako emandako dirulaguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epean, pertsona edo entitate onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

22.3. Bigarren ordainketa, oro har, emandako dirulaguntzaren %50ekoa izanen da. Diruz lagundutako jarduera bukatuta ordainduko da, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2020ko urriaren 31 baino lehen (hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketaren bukaerari buruzko deklarazioa (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuan aurkeztua, haren eredu ofizialean). Institutu horretako Erregistroan emandako gordekina erantsiko da. Animazioko film laburretan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Film laburra espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinen araberako sailkapena. Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko Erregistroan emandako gordekina erantsiko da.

c) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, pertsona edo entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak beharko dute izan, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 4 ale.

f) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo Blu-Ray formatuan. Gainera, 3 kopia aurkeztu beharko dira DVD euskarrian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

g) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak filma erabili eta banatzeko baimena, Nafarroan zinemagintza sustatzeko egiten dituen jardueretan.

h) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat.

22.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematerakoan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordainketaren frogagiria badute.

22.5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

22.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

22.7. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

22.8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du ezen, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, dirulaguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, betiere 22.3 oinarriko e), f), g) eta h) letretan adierazitako agiriak aurkezteko baizik ez bada.

C modalitatea: film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak

23. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

23.1. Aurkezten diren eskaerek, gutxienez, honako baldintzetako bi bete behar dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Filmaren %40 gutxienez Nafarroan filmatzea. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40k gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dute.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea proiektua gauzatzen den prozesu osoan.

23.2. Proiektu bakoitzari gehienez ere 10.000 euro emanen zaizkio, eta laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa, 3.2 oinarrian adierazten den bezala.

23.3. Deialdian aurkezten diren proiektuek ekoizpenaren aurreko fasearen kostu osoa ordaintzeko beharrezko finantzaketaren %20 edo gehiago eduki eta frogatu beharko dute.

23.4. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu, deialdia egiten denean filmaketa hasita badago.

23.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, pertsona edo entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan ulertuko da aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

24. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

24.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Bertaratuz aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (CD-ROM edo USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

24.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren edozein epigrafetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

  • 1. atala (enpresa jarduerak): 961. multzoa.
  • 3. atala (jarduera artistikoak): 011. multzoa.

a) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, zeinak frogatuko baitu alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) 23.1 oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

d) 23.1 oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer portzentaje filmatu den Nafarroan, edo zein den enpresek edo profesionalek egindako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo Nafarroan filmaturiko portzentajea, edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

e) 23.1 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan izanen duela egoitza fiskala filma egiteko prozesu osoan.

f) Proiektuaren gauzatze faseko kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren %20, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa, 23.3 oinarrian ezarri den bezala. Honako hauek aurkez daitezke, besteak beste: banku ziurtagiria, adierazten duena banku-kontuaren uneko saldoa zein den; banku kredituak; edo jasotako laguntzen ebazpenak.

g) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

h) III. eranskina: aurrekontu ekonomiko xehatua. Nahitaezkoa izanen da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea. Excel formatuan igorriko da. 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

i) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Erantzukizunpeko adierazpena, berariaz jasotzen dituena koproduktore bakoitzak hartutako exekuzio konpromisoak.

j) Eskabidea telematika bidez bidali ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

24.3. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten pertsona fisiko edo entitate eskatzaileek ez dituzte dokumentu hauek aurkeztu beharko, haietan aldaketarik izan ezean: pertsona fisikoen kasuan, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria; eta pertsona fisiko pribatuen kasuan, sozietatearen estatutuak eta eskriturak.

24.4. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

24.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio/egiaztatze datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak indarra hartu duenetik, administrazio epeen zenbaketa egitearen ondorioetarako, larunbatak egun baliogabeak dira (30.2 artikulua), igandeak eta jaiegunak bezala.

25. Gastu diruz lagungarriak.

25.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren garapen sortzailea (eskubideak erostea, zuzendariaren eta/edo gidoilariaren ordainsariak eta aholkularitza, dokumentazio lanak eta/edo filmatzeko tokia bilatzea, aktoreen hautaketa eta taldea).

b) Proiektuaren ekoizpen eta marketinerako finantzaketa bilatzea: joan-etorriak eta dietak (Nafarroako Gobernuaren 2012ko azaroaren 28ko Erabakian jasotako baldintzen araberako mugekin, 2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), egiaztapen tasak, demoak, teaser-ak eta/edo pilotuak, komunikaziorako materialak, aurkezpenak eta/edo proiektuaren itzulpenak. Deialdi honen ondorioetarako, dieta gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).

c) Langileriaren kostuak, aseguruak, proiektuari lotutako kostu legalak eta kontularitzakoak. Proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari, eta deskripzio-memorian edo proiektuaren aurrekontuan adierazi beharko dira.

d) Zeharkako gastuak: bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino gehiago.

25.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ekipamendu ondasunen, ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak ez dira onartuko.

26. Proiektuen balorazioa.

26.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

26.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 50 puntu):

a) Gidoiaren tratamenduaren kalitatea, kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 10 puntu).

c) Ekoiztetxearen ibilbidea edo proiektuaren ekoizpenaz, zuzendaritzaz eta gidoiaz arduratzen den pertsonarena (gehienez 10 puntu):

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko; gehienez 8 urte eta 4 puntu).

–Film luzea zuzentzeaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 3 puntu).

–Gidoiaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 3 puntu).

26.1.2. Aurrekontuaren egokitasuna eta koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 30 puntu):

a) Proiektuaren aurrekontua: proiektua gauzatzeko duen koherentzia (gehienez 10 puntu).

b) “Garapen fasearen” finantziazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

26.1.3. Zer portzentaje filmatuko den Nafarroan, edo giza baliabideen portzentajea, fikzio, dokumental nahiz animazio proiektuetan (gehienez 15 puntu):

–%95 baino gehiago eta %100 arte: 15 puntu.

–%90 baino gehiago eta %95 arte: 14 puntu.

–%85 baino gehiago eta %90 arte: 13 puntu.

–%80 baino gehiago eta %85 arte: 12 puntu.

–%74 baino gehiago eta %80 arte: 11 puntu.

–%67 baino gehiago eta %74 arte: 10 puntu.

–%60 baino gehiago eta %67 arte: 9 puntu.

–%53 baino gehiago eta %60 arte: 8 puntu.

–%47 baino gehiago eta %53 arte: 7 puntu.

–%40 baino gehiago eta %47 arte: 6 puntu.

–%33 baino gehiago eta %40 arte: 5 puntu.

–%24 baino gehiago eta %33 arte: 4 puntu.

–%17 baino gehiago eta %24 arte: 3 puntu.

–%10 baino gehiago eta %17 arte: 2 puntu.

–%5 baino gehiago eta %10 arte: puntu bat.

26.1.4. Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean (5 puntu gehienez).

26.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, pertsona edo entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian jakinaraziko da.

26.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea” ataleko puntuazioaren erdia (25 puntu) lortzen ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.

26.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

27. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

27.1. Filma garatzeko proiektua bukaturik ordainduko dira laguntzak, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena egin ondotik, baldin eta frogagiri hauek aurkezten badira 2019ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Garapen proiektua azaltzeko memoria zehaztua, honako hauek jasoko dituena:

–Proiektuan egindako jarduketei buruzko txostena.

–Gidoi osoa.

–Lehenengo ekoizpen plan xehatua eta ikus-entzunezko obraren behin-behineko aurrekontua.

–Lehenengo plan xehatua eta dokumentazioa filmaziorako aurreikusten diren lekuei buruz.

–Aktoreak hautatzeko proposamena.

–Filmaren finantzaketa plana.

–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.

–Azken dokumentazioa aurkezteko egunean proiektuari emandako beste laguntza batzuei buruzko zinpeko aitorpena.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

c) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, pertsona edo entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuaren ziurtagiriak. Fakturak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

e) Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (25.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

27.2. Salbuespenez, jarduera egin baino lehen ordaintzen ahalko dira laguntzak, aurrerakin gisa.

Horretarako, pertsona edo entitate onuradunek Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari eskatu beharko diote, eta bidezko dokumentazioa aurkeztuta frogatu beharko dute ez dutela funts likidorik diruz laguntzen den jarduera gauzatzearen ondoriozko gastuen ordainketari aurre egiteko.

Bi alditan ordainduko da:

–%50era arteko aurrerakin bat ordainduko da diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria aurkeztu ondoren. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da (dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden ordaintzeko eta kobratzeko konpromisoak), bertan adierazita dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2019ko kredituen kontura.

–Dirulaguntzaren gainerako zatia filma garatzeko proiektua bukaturik ordainduko da, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, 27.1 puntuan zehazten den moduan.

27.3. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematerakoan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartzen diren gastuen frogagiriei.

27.4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

27.5. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua.

II. ERANSKINA

Proiektuaren deskripzio-memoria.

III. ERANSKINA

A eta B modalitateak.

C modalitatea.

IV. ERANSKINA

Aurrerakinaren eskaera.

V. ERANSKINA

Justifikazioko kontua berrikusteko eta egiaztatzeko txostenaren eredua.

VI. ERANSKINA

Kultur mezenasgoari lotutako erantzukizunpeko adierazpenak.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1905914