86. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, kultura, kirol eta gazteentzako dirulaguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450449.

Dirulaguntza jaso dezakete dirulaguntzen deialdi bakoitzari dagokion aldian udalerriaren lurralde-eremuan egiten diren jarduera programatuek, kultura, kirol eta gazteria arloetakoak badira.

–Eskatzaileak:

  • Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea udalerrian badute.
  • Pertsona fisikoak, talde baten ordezkariak badira eta helbidea udalerrian badute, irabazi-asmorik gabeko ekimenetarako.

–Epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Orobat, argitaratuko da Udalaren eta Kontzejuen tauletan eta Udalaren web-orrian.

–Finantzaketa: aurrekontuko 1 3340 48201 partidaren gehieneko aurrekontua 5.000 eurokoa da. Salbuespenak kenduta, emandako dirulaguntza ez da aplikatzen zaion jardueraren kostuaren %70 baino gehiago izanen.

–Jakingarriak eta inprimakiak: interesdunek Berriobeitiko Udaleko bulego orokorretan (Udal plaza, 1) eskura dezakete deialdiaren testua eta eskaera egiteko inprimaki berariazkoak, 9:00etatik 14:00etara.

Berriobeitin, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1905418