8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2373/2018 Ebazpena, 2018ko abenduaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 14an hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 14ko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, hala dagokionean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak ere bai, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez, zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak eman zuen 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen du. Hain zuzen, errektoreak 2018ko urtarrilaren 30ean eman zuen 152/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen azkenekoa.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez arautu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen lanpostuak betetzeko arautegia. Arautegi horren 9.3 artikuluan xedatzen denez, Kudeatzailetzak mugikortasun mapa bat onetsiko du, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzorderi kontsultatu ondoren, eta bertan ezarriko da lekualdatzeko zer aukera dagoen lanpostu bakoitzerako.

Mugikortasun mapa horren tramitazioak agerian jarri du beharrezkoa dela plantilla organikoa aldatzea izaera berdineko edo berdintsuko lanpostuen izenak homogeneizatzeko, koherentzia eta segurtasun juridiko handiagoa ematearren eta, aldi berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin nolabaiteko bateratasuna lortzearren, bi administrazioen arteko mugikortasun prozesuak errazteko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2018ko abenduaren 14an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoan egiteko aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den txostenean daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2018ko abenduaren 31n hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko abenduaren 14an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Oroitidazkia: nafarroako unibertsitate publikoko administrazioko
eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak.
2019. urteko ekitaldia

A.–Aldaketak egituran eta atxikipenetan.

A.1. Sortzen diren unitateak.

Unitate organiko hauek sortu dira:

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA INSTITUTUEI I+G-an LAGUNTZEKO UNITATEA.

Zergatikoa: unitate organiko berri bat behar da Unibertsitateko ikerketa-institutuak bultzatzeko, horiei beren jardunerako behar dituzten azpiegiturak eta baliabideak emanez, ikerketaren paradigma berriei eta konplexutasunari heldu eta beren taldeek gero eta diziplina gehiago landu ahal izateko.

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA.

Zergatikoa: Erreferentzia eta Informazio Bibliografikoaren Bulegoa ardatz gisa mantenduz, beharrezkoa da unitate organiko berri bat sortzea ageri diren erronka berriei heltzeko, abian direnak garatzeko eta azaltzen doazen fronte guztiei aurre egiteko.

A.2. Aldaketak unitateen izenetan.

Unitate organiko honen izena aldatu da:

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

ERREFERENTZIEN BULEGOA ETA KARTOTEKA

ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

Zergatikoa: unitatearen izena bere errealitatera egokitzea.

A.3. Aldaketak unitateen atxikipenetan.

Unitate organiko hauen atxikipena aldatu da:

–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

Zergatikoa: bulegoa atal sortu berrian integratzea komeni da.

–IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA.

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / IRAKASKUNTZARAKO ZERBITZUA / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Zergatikoa: CSIEren kokalekua erregulatzea, zerbitzuaren mende egon beharrean zuzenean errektoreordetzaren mende egon dadin.

B.–Lanpostuen aldaketak.

B.1. Izen aldaketa.

B.1.1 Lanpostu hauen izenak aldatu dira:

Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza).

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

584

Kudeaketaria O.L. (Informatika)

Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza)

585

Kudeaketaria O.L. (Informatika)

Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza)

Kudeaketaria O.L. (Ikus-entzunezkoak).

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

583

Kudeaketaria O.L. (Informatika)

Kudeaketaria O.L. (Ikus-entzunezkoak)

Zergatikoa: NUPeko AZLen egungo plantillan bai Informatika Zerbitzuan bai eta beste batzuetan ere badira Teknikaria eta Kudeaketaria O.L. (Informatika) lanpostuak. Bi lanpostuek izen bera eduki arren, profil profesionalak ezberdinak dira, eta haietarako prestakuntza ere ez da berdina, ezta langileek egin behar dituzten lan espezializatu eta espezifikoak ere, bakoitzari dagokion lan arloaren arabera: Informatika Zerbitzua edo CSIE. Aldi berean, CSIEren barruan: Teleprestakuntza edo Ikus-entzunezkoak.

Profil hori plantilla organikoan jartzearekin, benetan den egoera jasotzen da. Bestalde, bermatu egiten du lanpostu horiek betetzen dituzten langileek beren lan arlorako hautaproba espezifikoak gainditu dituztela, bai teleprestakuntzaren bai ikus-entzunezkoen kasuan, lanpostu horiek betetzeko egin ziren oposizioen gai-zerrendan islatu zen moduan.

B.1.2. Halaber, lanpostu hauen izenak aldatu dira:

TEKNIKARIA O.L.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

579

TEKNIKARIA O.L. (Ikerketa)

TEKNIKARIA O.L.

580

TEKNIKARIA O.L. (Ikerketa)

TEKNIKARIA O.L.

25

TEKNIKARIA O.L. (Ikerketa)

TEKNIKARIA O.L.

581

TEKNIKARIA O.L. (Ikerketa)

TEKNIKARIA O.L.

TEKNIKARIA O.L. (Liburutegiak)

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

518

TEKNIKARIA O.L. (Artxibo eta Liburutegiak)

TEKNIKARIA O.L. (Liburutegiak)

519

TEKNIKARIA O.L. (Artxibo eta Liburutegiak)

TEKNIKARIA O.L. (Liburutegiak)

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

509

TEKNIKARIA O.L.

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

587

TEKNIKARIA O.L.

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

588

TEKNIKARIA O.L.

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

209

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Katalogazioa) (1)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

221

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Zientzia eta Teknologia)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

462

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Zientzia eta Teknologia)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

227

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Agiriak Lortzeko Bulegoa)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

234

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Antzinako Funtsa eta Bilduma Bereziak)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

237

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Erreferentzia eta Kartoteka)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

238

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Erreferentzia eta Kartoteka)

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

KUDEAKETARIA O.L.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

590

KUDEAKETARIA O.L. (Argitalpenak)

KUDEAKETARIA O.L.

26

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Ikerketa)

KUDEAKETARIA O.L.

374

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Ikerketa)

KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana).

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

432

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana)

433

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana)

434

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana)

530

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana)

611

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (Mantentze-lana)

KUDEAKETARIA I.L.Z.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

501

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L.

ZERBITZU-KUDEAKETARIA O.L. (ILZ)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

7

ADM. LAG. O.L. (ERREKTORETZA)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

50

ADM. LAG. O.L. (Erregistroa)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

275

ADM. LAG. O.L. (Euskara)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

274

ADM. LAG. O.L. (Euskara)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

276

ADM. LAG. O.L. (Euskara)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

229

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

458

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

190

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

195

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

196

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

228

ADM. LAG. O.L. (Liburutegia)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

Zergatikoa: izaera berdineko edo berdintsuko lanpostuen izenak homogeneizatzea, koherentzia eta segurtasun juridiko handiagoa ematearren, Unibertsitatean borondatezko mugikortasunaren kudeaketa erraztuz, eta, aldi berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin nolabaiteko bateratasuna lortzearren, bi administrazioen arteko mugikortasun prozesuak ahalbidetze aldera.

B.2. IRAUNGI BEHARREKO LANPOSTUAK

Lanpostu hauek iraungi beharrekotzat jo dira:

488 zenbakiko lanpostua - Teknikaria O.L. (Informatika) (*).

488 zenbakiko Teknikaria O.L. (Informatika) lanpostua “iraungi beharrekoa” izango da. Lanpostu hori hutsik gelditzen denean, automatikoki pasako da Teknikaria O.L. (Teleprestakuntza) lanpostu izatera.

506 zenbakiko lanpostua - Kudeaketaria O.L. (Informatika) (*)

506 zenbakiko Kudeaketaria O.L. (Informatika) lanpostua “iraungi beharrekoa” izango da. Lanpostu hori hutsik gelditzen denean, automatikoki pasako Kudeaketaria O.L. (Ikus-entzunezkoak) lanpostu izatera.

B.3. ATXIKIPEN ALDAKETA.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA INSTITUTUEI I+G-an LAGUNTZEKO UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

622

NEGOZIO GARAPENERAKO KOORDINATZAILEA IKER. INST. BATEAN

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / --

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA INSTITUTUEI I+G-an LAGUNTZEKO UNITATEA

Zergatikoa: lanpostua unitate sortu berrian kokatzea.

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

226

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

IKERKETA ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA

Zergatikoa: lanpostua atal sortu berrian kokatzea.

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

236

BULEGOKO ARDURADUNA (Erreferentzia eta Kartoteka)

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

237

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Erreferentzia eta Kartoteka)

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

238

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L. (Erreferentzia eta Kartoteka)

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / ZERBITZUEN ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA / ERREFERENTZIA ETA INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOAREN BULEGOA

Zergatikoa: bulegoko lanpostuak atal sortu berrian kokatzea.

–IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

488

TEKNIKARIA O.L. (Informatika Zerbitzua) (*)

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA /-/ -

IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

584

Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza)

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA /-/ -

IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

585

Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza)

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA /-/ -

IRAKASKUNTZAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Zergatikoa: langile horiek gaur egun gauzatzen duten jarduera Irakaskuntzako Errektoreordetzari dagokio. Zehazki, jarduerak ekintza hauek ditu ardatz:

• Kudeaketa, laguntza eta arreta NireIkasgelategia zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

• Irakasle-ikertzaileen prestakuntza (irakaskuntzarako metodologia eta teknikak, eta IKTen inguruko laguntza irakasleentzat).

• Koordinazioa eta laguntza hezkuntza-berrikuntzako proiektuetarako eta G9 taldearen Ikasgelategi Birtual Partekaturako.

–KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

161

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / ANTOLAKETA ETA KALITATE UNITATEA

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA /

Zergatikoa: kokalekua aldatu da hura errealitatera egokitzeko, lanpostu hori zerbitzu osoaz arduratu dadin, ez bakarrik Antolaketa eta Kalitate Unitateaz.

–KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / ANTOLAKETA ETA KALITATE UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

605

TEKNIKARIA O.L.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETA, KALITATE ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / ANTOLAKETA ETA KALITATE UNITATEA

Zergatikoa: lanpostu hori Antolaketa eta Kalitate Unitateko gainerako teknikariekin batera kokatu da.

B.4. Sartzeko betekizunen aldaketa

B.4.1. Lanpostu honetan sartzeko eskatzen den maila aldatu da:

–KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKAST. ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO MAILA

AZKENEKO MAILA

437

IKASTEGIEN ETA SAILEN KOORDINATZAILEA

C

B/C

Zergatikoa: kontuan hartuta lanpostu horretan dagoenari dagokiola koordinatzea ikastegi eta sailetako laguntza administratiborako unitateei atxikitzen zaizkien administrari guztien lana, komenigarria da zeregin hori bai C mailako eta bai B mailako langileek gauzatu ahal izatea.

B.4.2. Lanpostu honetan sartzeko eskatzen den titulazioa aldatu da:

–KUDEATZAILETZA / AZPIEGITURA, LAN OSASUN ETA ZERBITZU OROKORRETAKO ZERBITZUA / -- / LAN OSASUNEKO ETA INGURUMENAREN KUDEAKETAKO UNITATEA

LANPOSTU ZK.

IZENDAPENA

HASIERAKO TITULAZIOA

AZKENEKO TITULAZIOA

594

LAN ETA INGURUMEN OSASUNEKO UNITATEKO BURUA

-

GOI MAILAKO TITULUA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAN

Zergatikoa: unitateari atxikitzen zaizkion gainerako lanpostuetan gertatzen den bezala, laneko arriskuen prebentzioaren arloan aplikatzekoa den araudiak eskatzen duen titulazioa eduki behar du unitatearen buruak.

C.–Sortzen eta amortizatzen diren lanpostuak.

C.1. Sortzen direnak.

Lanpostu hauek sortu dira:

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA INSTITUTUEI I+G-an LAGUNTZEKO UNITATEA

Institutuetarako I+G-ko Kudeaketarako Teknikaria.

Maila: A.

Lanpostu zk.: 656.

Lanaldia: goizez.

Herria: Iruñea.

Hizkuntza: ingelesa C1.

Zergatikoa: komenigarria, egokia eta garrantzi handikoa da sustapen lanak egiten laguntzen ahal duen figura bat edukitzea, laguntza herrialdean, nazioan eta Europan hedatzeko lanak egingo dituena eta aurrera egingo duena herrialdeko, nazioko eta Europako enpresekin harremanetan egoteko eta ikerketarako Europako sareak aurkitzeko lanetan, haiek integra daitezen eta parte har dezaten H2020 programan dauden europar ikerketa-proiektuetan.

–IKERKETA ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA

Liburutegiko laguntzailea O.L.

Maila: B.

Lanpostuak: 2.

Lanpostu zk.: 657 eta 658.

Lanaldia: zatitua.

Herria: Iruñea.

Zergatikoa:

–Ekoizpen Zientifikoaren Atariak (EZAk) bere garapena, mantentzea eta hobekuntza ditu ardatz, bai eta funtzionalitate bibliometriko eta analitikoen garapena ere, zeinak hasierako egoeran baitaude SIGMA-RESEARCH programan.

–CRIS/IR sistemen ardura hau da: NUPek sarbide irekiko politika instituzionalarekin hartzen dituen konpromisoek ikerketaren kudeaketaren aplikazioaren eta biltegi instituzionalaren artean daukaten interoperabilitatea garatzea, orain arte Academica-e biltegiaz arduratzen den unitatearekin koordinatuta lan eginez.

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IRAKASKUNTZAN ETA IKERKETAN LAGUNTZEKO ATALA

Atalburua.

Maila: A/B.

Lanpostu zk.: 659.

Herria: Iruñea.

Zergatikoa: arlo hauetan proiektuak planifikatzea, proposatzea eta koordinatzea:

–Ikerketa bibliometrikoak.

–Irakasle-ikertzaileen prestakuntza eta aholkularitza tresna eta gaitasun bibliometriko eta bibliografikoei dagokienez.

–Nazioarteko gaitasun digitalen eremuko prestakuntza Unibertsitateko ikasleentzat.

–Liburutegiaren webgunea eta 24/7 zerbitzuak.

–Informazio bibliografikoa

–Ekoizpen Zientifikoaren Ataria, ukitutako eragileekin lankidetzan

–Ekoizpen zientifikoko eta biltegi instituzionaleko tresnen interoperabilitatea, ukitutako beste arlo batzuekin koordinatuta

–KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / ANTOLAKETA ETA KALITATE UNITATEA

Teknikaria O.L.

Maila: A.

Lanpostu zk.: 660.

Lanaldia: goizez.

Herria: Iruñea.

Zergatikoa: beharrezkoa da baliabide berri bat ematea, eginkizun hauetan Administrazio Elektronikoko proiektuaren gaitasun funtzionala areagotzeko:

–IAS baldintzak (Informazio Administratiboko Sistema) betetzen dituzten prozeduren katalogoa definitzea, administrazio publikoen arteko interoperabilitatera bideratua.

–Unitate funtzionaletan prozedura espezifiko eta generiko berriak abian jartzea.

–SIGEMen bidez tramitatzen diren eskabide elektronikoak jasotzen dituzten unitate erabiltzaileentzako arreta eta prestakuntza.

–Kontseiluak SIGEMen bidez tramitatzeko Organo Kolegiatuen Arautegi berria hasiera batean abian jarriko duten saileko kontseiluentzako arreta eta prestakuntza.

–SIGEMen erabiltzaileen kudeaketa.

–Egoitza elektronikoa mantentzea, eta inprimaki normalizatuak eta dokumentazio- eta laguntza-eskuliburuak sortzea.

–Proiektua aurrera doan neurrian sortzen diren gorabeheren aurreko arreta ez-teknikoa, lehen maila funtzionalean.

–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / --

Teknikaria O.L. (Ekonomia adarra).

Maila: A.

Lanpostu zk.: 661.

Titulazioa: lizentziatura edo gradua Ekonomian edo EAZn.

Lanaldia: goizez.

Herria: Iruñea

Zergatikoa: lanpostuaren sorrera zerbitzuaren arlo ekonomikoa indartu beharraren ondorio da, bereziki I. kapituluko aurrekontuen jarraipena indartu beharrarena, baita AZL taldekoen eta Irakasle-ikertzaileen lanpostu-deialdien eta kontratazioen ondoriozko atxikipenen eta kreditu-liberazioen kudeaketarena ere. Era berean, Giza Baliabideen Zerbitzuko partiden aurrekontu-kudeaketaz arduratuko litzateke. Lan-karga handiagoko sasoietan, nominaren kalkuluaren kudeaketan parte hartuko luke.

Iragarkiaren kodea: F1815409