8. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1052E/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts, hiru Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikokoak eta hamabost Erradiodiagnostikokoak, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, besteak beste Osasun Departamenturako.

Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileentzat, zeina baitagokio ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari.

Abenduaren 12ko 100/2018 Foru dekretuaren bidez, onetsi zen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileentzat, zeina baitagokio uztailaren 3ko 6/2018 Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Legean aurreikusitako berritze-tasari.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako proposamenak merezimendu-oposizio bidezko lehiaketaren bitartez barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak betetzeari dagokionez (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko eta Erradiodiagnostikoko espezialitateak).

Baliatuz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINDU DUT:

1. Onestea deialdi bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts, hiru Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikokoak eta hamabost Erradiodiagnostikokoak, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko.

2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskin gisa ageri direnak.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 27an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek ondoko arauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, zeinaren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, zeinaren bidez arauak ematen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko.

–30/2005 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituena.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baita euskararen erabilera Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez prozedurak arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak.

–Gainerako arau osagarriak.

1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen ofiziala izanen da.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Armada etorbidea 2, Iruña) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (aurrerantzean NOPLOI) iragarki-taulan (Leire kalea 15, Iruña). Argitalpen ofiziala izanen da.

–Enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias” atalean honako hau aukeratuz: “Facultativo Especialista de Área (2). Concurso de traslado (OPE 2017 - 2018E-2018)”. Argitalpen hau informatiboa izanen da.

1.3. Deialdi honen xedea da barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez (hiru Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikokoak eta hamabost Erradiodiagnostikokoak), Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua –O-NOZ– eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua –NOPLOI–) aritzeko (lanpostuak I. eranskinean ageri dira). Espezialitate bakoitzeko lanpostuak esleitzeko prozedura banakakoa izanen da, eta deialdi honen arabera eginen da.

1.4. Merezimendu-lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Estatuko lekualdatze lehiaketa sartzen dira, betiere hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera bidezko diren espezialitateetan.

Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko da, zenbaki osotara ekarrita betiere. Bestalde, Foru Administrazioan egindako merezimendu-lehiaketaren ondoriozko soberakinen kopuruari dagokionez, hura hamar baino txikiagoa bada, kontuan hartuko da lanpostu hutsen kopuru hori hurrengo deialdien ondorioetarako, eta Espainiako lekualdatze lehiaketan dagokion proportzioan eskainiko dira, bakar-bakarrik, lanpostu hutsen metaketa 10etik gorakoa bada. I. eranskinean adieraziko da metatze hori nola den espezialitate bakoitzean.

1.5. Deialdi honen xede den lanpostu eskaintza aurrerago handitzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

1.6. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zeuden lanpostuak eta lekualdatze lehiaketa honetan izangaiek lanpostu berria eskuratu eta hutsik uzten dituzten lanpostuak, atxikirik daudenak Osasun Departamentuko erakunde autonomoetara (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua –O-NOZ– eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua –NOPLOI–).

Kasua bada, aurreko oinarriak aipatutako lanpostuak ere deialdiaren xede izanen dira. Kasu horretan, Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoek lanpostua hautatzen ahalko dute soilik lanpostu hutsak lan publikoaren eskaintzan sarturik badaude.

Dena den, izangaiek lekualdatze lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela “iraungitzeko” lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik esleitua zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean pasatuko dira funtzionario izatera. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira, funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

Lekualdatze lehiaketaren bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura pasatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako administrazio publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabeteko epea izanen dute aukera horretaz baliatzeko, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

1.8. Lanpostua esleitzen zaien funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan-kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

Horrez gain, guardiak eginen dituzte, lanpostuan bete beharrekoak edo/eta lokalizatuak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

1.10. Erabateko prestasunez eta dedikazio erabateko eta osoz emanen dituzte beren zerbitzuak, eta ezin izanen dira irabazi asmoko beste inolako jardueratan aritu, ez sektore publikoan ez pribatuan, salbu urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan.

1.11. Barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostua lortzen duena lanpostuak dauden lantokiari organikoki lotuta geldituko da organikoki. Halaber, osasun barrutiari erantsirik geldituko da eginkizunei dagokienez, eta arestian aipatu den funtzioen araberako atxikipenaren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere zentroko zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

1.12. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen moduan, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.

1.13. Euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu elebidunetarako lehiatuz gero, euskaraz eskatutako hizkuntza-mailaren ezagutza frogatu beharko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztuta. Aipatu dokumentuak agertu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak berariaz deituko dituen azterketak gaindituz ere frogatzen ahalko da euskararen ezagutza.

1.14. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek, aurrerantzean, beren administrazio publikoan hutsik izanik hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile izatea, zein diren ere haren araubide juridikoa eta egoera administratiboa.

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, A mailakoa edo taldekoa.

b) Medikuntzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo baliokidea, I. eranskinean adierazten den espezialitatekoa.

c) Izendatua izatea lanpostu baterako zeinetan sartzeko nahitaezkoa baitzen I. eranskinean aipatzen den espezialitateko tituluaren jabe izatea.

d) Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko langileak:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea, eta hartan jardunean aritzea edo lanpostua erreserbatua izatea.

b) Zerbitzuan urtebete eman izana jabetzako lanpostu batean, deialdian parte hartzeko destinoan, deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileendako 2.1.1.b), c) eta d) ataletan aipatzen diren baldintzak betetzea.

2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite-maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite-maila hori 1.13 oinarrian adierazitakoaren arabera egiaztatuko da.

Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei behar den denborarekin jakinaraziko zaizkie proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean daramatela agertu beharko dute.

2.4. Izangaiek betebehar guztiak bete beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan, lanpostua esleitzen den arte. Salbuespena da aurreko lerroaldean euskara probari buruz adierazitakoa.

2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketaren deialdian parte hartuz.

2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko esleipena egitearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek inskripzio eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute www.empleosalud.navarra.es izeneko web-orriaren bidez, “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias” atalean honako hau aukeratuz: “Facultativo Especialista de Área (2). Concurso de traslado (OPE 2017 - 2018E-2018)”.

Halaber, merezimenduak modu telematikoaren bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako web-orriaren bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:

–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.

–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratuak izan direlako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.

3.2. Baldintzak betetzen direla frogatzea.

1. Lehenago frogatu ez bada, 2.1.1.d) atalean eskatzen den baldintza frogatzen ahalko da O-NOZi edo NOPLOIri baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen atala beteko da) edo bide telematiko beretik dagokion ziurtagiria bidaliz.

2. Euskaraz jakin beharra eskatzen bada, dagokion titulu ofizialaren bidez edo horretarako ezarritako proba gaindituz frogatu beharko da. Probaren kasuan, eskabidean dagokion atalean hura egiteko eskaera adierazi beharko da.

3. Espainiako lekualdatzearen bidez parte hartzen duten langileek deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, horretarako ere prozedura telematiko bera erabiliz.

3.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epean.

4.–Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. I. eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dute lehiaketako epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.4. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arteko merezimenduak baloratuko dira, eta ez geroago lortutakoak.

6.2. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostuak “Fakultatibo espezialistak” estamentuan eta “I. eranskinean aipatutako espezialitate bakoitza” espezialitatean sailkaturik daudela, estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, O-NOZi atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duena, eranskina). Balorazioa egitean, izangaiaren lanpostuaren izena ez badator bat aipatutako eranskinean agertzen den izendapenarekin, tratamendu bera emanen zaio, baldin eta, deialdian iragarritako lanpostuekin alderatuta, titulazio bera eskatu bazen, sartzeko probak berdinak izan baziren eta eginkizunak antzekoak.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

–Lantokia.

–Estamentua eta/edo espezialitatea.

–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, guztira zenbat egun diren zehaztuta.

6.3. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien merezimenduen kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan (Armadaren etorbidea 2, Iruña), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iragarki-taulan (Leire kalea 15, Iruña) eta deialdiaren web-orrian, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira, bat merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzen duen esparru bakoitzeko (barnekoa eta Espainiakoa).

Puntuazioetan berdinduz gero, lehentasuna izanen du Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetan (O-NOZ eta NOPLOI) lanean langile finko gisa eta lehiaketako estamentu eta espezialitate berean denbora gehien daramala frogatzen duen izangaiak, eta, berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak.

Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

Interesdunek aurkezten dituzten alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako hedabideen bitartez.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea borondatez mugitzeko prozeduratzat hartuko da honako kasu hauetan:

a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko edo alderantziz.

8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

a) Lanpostuak aukeratu aitzin, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostuena) jarriko da parte-hartzaileen eskura, hala hasierakoak nola lekualdatzearen ondorioz sor litezkeenak sartuta. Informazio hori agertuko da O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iragarki-taulan eta web-orrian.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak 10 egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren fitxan adierazitako estekara jo beharko dute web-orrian, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dituzte zer lanpostu edo/eta zentro nahi duten, bai hasierakoak bai Osasun Departamentuko erakunde autonomoetako lanpostuetako lekualdatzearen ondorioz sortutakoak.

c) Destino berria nahi dutenek eginen dituzte eskaerak: bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze lehiaketakoak bai Espainiako lekualdatze lehiaketakoak.

d) Espainiako lekualdatze lehiaketako izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillakoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko plantillakoak diren eta LPEari lotuta dauden lanpostuak bakarrik edukiko dituzte aktibatuta hautatzeko, 1.6 oinarrian ezarritakoaren arabera.

e) Organo dei-egileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

Lehenespen prozesuan kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaien lehentasuna Espainiako lekualdatze prozesuko izangaien aldean.

f) Emaitzaren informazioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralen iragarki-taulan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzeko ezarritako epean, Espainiako lekualdatze prozesuko izangaiek beren oraingo administrazio egoera azaltzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, kasuan kasuko jatorrizko administrazioak luzatua.

9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

9.1. Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

9.2. Lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Dena den, izendatutako izangai asko izateagatik eta administrazio eraginkortasunerako beste arrazoi batzuengatik egokia denean, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du.

9.3. Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu-lehiaketaren garapena edo ebazpena aurkaratzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko da.

9.4. Unitate organiko batean aldi baterako beteta dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino handiagoa bada, deialdiaren xedeko lanpostu batean denbora gehien kontrataturik daraman langilearen lanpostua esleituko da, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautaketa.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere arau eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. artikuluko 1. eta 2.c) apartatuetan xedaturikoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.

I. ERANSKINA

Lanpostu hutsak eta epaimahaien osaera

1. Barrutiko fakultatibo espezialista, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikokoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoa:

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 67590).

–1 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 63461).

–1 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 70157).

Espezialitatea: Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan lanpostu huts bat metatu zen. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Nieves Ascunce Elizaga andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua.

Ordezko burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Begoña Bermejo Fraile andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Eva M.ª Martínez Ochoa andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

2. Barrutiko fakultatibo espezialista, Erradiodiagnostikokoa.

Lanpostu kopurua: 15.

Destinoa:

–13 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 60546, 61195, 62019, 62709, 63665, 64057, 64388, 64666, 64979, 65781, 70649, 70650 eta 70651).

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71209).

–1 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (lanpostu zenbakia: 67079).

Espezialitatea: Erradiodiagnostikoa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 14 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 6 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Nieves Ascunce Elizaga andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez jauna, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Fermín Urtasun Grijalba jauna, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Iñigo Insausti Gorbea jauna, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

II. ERANSKINA

Baremazioa

1. atala.–Egindako zerbitzuak.

Ondokoak baloratuko dira:

1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 2 puntu.

1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,3 puntu.

1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: 0,9 puntu, urte bakoitzeko.

1.4. Administrazio publiko batean, fakultatibo gisa, egindako zerbitzuak: 0,9 puntu, urte bakoitzeko.

Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei jarraituko zaie.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.

Atal honetan, guztira, 50 puntu emanen dira gehienez.

2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa, horren bidez arautu baitzen nola sartu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta nola bete bertako lanpostuak.

2.3, 2.5 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo “abstracts” direlakoetan egiten diren txostenak, afixak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Hirugarren zikloko edo graduatu ondoko ikasketak.

a) Ikerketa masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 2 puntu.

b) Doktore gradua: 5 puntu.

c) Cum laude, 2 puntu gehiago.

Atal honetako a) eta b) letretan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

2.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,10 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.

Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

Gehienez ere 7 puntu emanen da.

2.3. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:

–Nazioarteko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.

–Nazio mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

–Autonomia erkidegoen mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.4. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:

–Nazioarteko mailan: 1 puntu.

–Nazio mailan: 0,5 puntu.

–Autonomia erkidegoko mailan: 0,3 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.5. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, Eragin Faktorearen arabera (EF), Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:

–EFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,25 puntu.

–EFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,15 puntu.

–Eragin Faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

Eragin Faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.6. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 orduko: 0,2 puntu.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa, eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Ziurtagiriaren arabera ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.8. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez: hizkuntza bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

2.9. Izangaiek, 2.2 azpiataletik 2.7 azpiatalera bitartean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:

I. maila: 0 puntu.

II. maila: 15 puntu.

III. maila: 25 puntu.

IV. maila: 40 puntu.

V. maila: 50 puntu.

Honako atal honengatik gehienez ere 50 puntu emanen dira.

3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.

Euskararen jakite-mailaren balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Iragarkiaren kodea: F1816118