55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2019ko otsailaren 8an egin bilkuran hasiera batean onetsi zuela Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2019ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Betelun, 2019ko martxoaren 1ean.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1903264