55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, herri-ondasunak arautzen dituen udal ordenantzarena. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1902630