55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko Udalaren, “Virgen del Portal” zahar etxearen eta “Fernando Calahorra” musika eskolaren 2019ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zergak. Behin-behineko onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Alesbesko Udalean, Virgen del Portal zahar etxean eta Fernando Calahorra musika eskolan 2019ko ekitaldian indarra izanen duten prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1902628