55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen goranzko doiketak 2019ra luzatutako 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako honetan xedatuari jarraituz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Vianan, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1902647