55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea. 2019. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko apirilaren 12an amaituko dela borondatezko epea, Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga dela bide 2019. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.

Ordaintzen ahal duzu Caixabank, Euskadiko Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Banco Santander, Banco Popular, Kutxabank eta Banco Sabadellen edozein bulegotan entitate bakoitzak ezarritako ordutegian eta www.pamplona.es gure webgunean.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2019ko martxoaren 6an.–Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1903319