55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2018ko abenduaren 17an. Horren iragarkia 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, baita iragarki oholean ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Lakuntzako Udalak, 2019ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 446.510,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 249.705,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 7.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 168.395,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 89.708,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.815,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.002.433,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 320.669,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 184.520,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 434.973,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 15.810,00 euro.

7. Kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.461,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.002.433,00 euro.

Lakuntzan, 2019ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1902860