55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuak, 2019ko otsailaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi du Kontzejuaren 2019ko Plantilla Organikoa.

Indarra duten xedapenak betetzeko, onetsitako Plantilla Organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2019ko otsailaren 28an.–Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1903265