55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Artazuko Udalak adierazi du heldu den 2019ko apirilaren 1ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko apirilaren 8an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Artazun, 2019ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1902997