55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANSOAIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2019ko apirilaren 17an bukatzen dela epea honako hau borondatez ordaintzeko: Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga, 2019. urteko kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es) bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza, 1) eta 012 telefonoan (948012012). Apirilaren 18an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.

Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Antsoainen, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1903068