55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, administrari-ofizial lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdian

2019ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an, administrari-ofizial lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdiaren iragarkia.

Akats zuzenketa:

1. Honela dio 5.1 oinarrian, testuaren 7. lerroan: “Aurreko bi atalen batura ezin da izan 10 puntu baino handiagoa”. Eta honela behar du: “Ondoko bi atalen batura ezin da izan 10 puntu baino handiagoa”.

2. II. eranskinean (Gai-zerrenda), 5. puntuan, honela dioen tokian: “Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa: I. titulua, II. titulua, III. titulua eta IV. titulua”; honela behar du: “Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa: I. titulua, II. titulua, III. titulua eta IV. titulua”, hura indargabetu baita.

Zarrakaztelun, 2019ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Lines.

Iragarkiaren kodea: L1903322