48. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onarpena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2019ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, aho batez:

–Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2019ko plantilla organikoa eta langilegoaren zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta 235. artikulua.

Aranon, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1902613