46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-FEB-19 (5/CV).

Ikusirik Txapitela kaleko 8-10eko jabeen erkidegoaren izenean Aritz García de Albéniz Fernández de Cordobak aurkeztutako eskaera, Iruñeko Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, erkidego hori izanik desjabetzearen onuradun; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2018ko urriaren 4ko txosten tekniko-juridikoa; eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Iruñeko Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean.

2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Interesdunei jakinaraztea.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; hori guztia, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko.

Iruñean, 2019ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1901918