46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2019ko otsailaren 6an Murillo el Cuendeko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.772,45 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 632,80 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 31.555,25 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 31.003,25 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 62,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 450,00 euro.

Gastuak, guztira: 31.555,25 euro.

Murillo El Cuenden, 2019ko otsailaren 7an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L1901878